saiatu etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
saiatu etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/05/08

ARIKETA: "saiatu" erabiltzen trebatu.


Saiatu aditza erabiltzean, zailtasunak izaten ditugu maiz. Aditz hau nola erabiltzen den ulertzeko, azalpen batzuk eman genituen aurreko sarrera batean. Joko honetan saiatu aditza duten esaldiekin ariko zara jolasean, ongi erabiltzen ikasi arte. Nahi baduzu, aurrekoan eman genituen azalpenak ikus ditzakezu hemen klik eginda.

Ariketa-joko hau, Euskal Jakintza web guneko GAURKO HITZA tresna erabiliz egin dugu.


2013/01/26

zalantza | nola erabiltzen da "saiatu" aditza?

Saiatu aditza erabiltzen dugunean, kontuan hartu behar dugu bere galdera “naturalak” NOR? eta ZERTAN? direla: zertan saiatu da nor? adibidez:
  • Liburu hori irakurTZEN saiatu NINTZEN (NI), baina zailegia iruditu zitzaidan.
  • Blog honetan argazki bat jarTZEN saiatu DA (PERIKO), baina ez du lortu.
  • Igandean Petrechema mendira igoTZEN saiatu ginen (GU), baina oso eguraldi txarra egiten zuenez, atzera egin behar izan genuen, eta Linzako aterpean mozkortu egin ginen.
Horregatik, gaizki daude horrelako esaldiak:
  • Liburua irakurtzea saiatu dut.
  • Liburua irakurri saiatu zuen.
  • Liburua irakurtzeko saiatu genuen.
Saiatu aditza erabiltzen trebatzeko, joko-ariketa hau egin dezakezu: egin klik hemen.