elurra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
elurra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/02/15

Lizarraga Ergoienara txangoa

Arleze ingurua


Nafarroako ipar-mendebaldean, Andia mendizerraren magalean dago Lizarraga Ergoiena. Otsailaren bederatzian, goizean goiz abiatu ginen herria ezagutu eta urte asko dituen hagina (mila-urtekoa?) ikustera.

Hagina



Iruñetik Irurtzunera lehenbizi, hortik Sakanan barna Lizarragara iritsi, portua pasa eta Bentaberrira iritsi ginen. Han autoak utzi eta poliki poliki hagina dagoen lekura joan ginen.Bidean zuhaitz mota asko zegoen, besteak beste pagoak, elorri txuriak eta beltzak, mihura landarea, … eta basurde bat ere ikusi genuen.

Haginera bidean

 
Pago zahar baten azpian


Mihura

Hemen hamarretakoa egin genuen, elurretan gozatu eta erromatarren galtzadatik itzuli ginen.

Trikuharriaren seinalea


Galtzada


Galtzada

Honen ondoan trikuharri bat, sima bat eta aska batzuk ikusi ahal izan genituen.

Goiko karrikeko labadorie


Bazkaltzera Lizarragara, Azi-iturri txokoa elkartera joan ginen, aurretik herrian barna bueltatxo bat eman genuen. Hau ez da guk uste genuen bezain txikia. Honi buruz zenbait gauza jakin genituen ez genekizkienak, esate baterako argindarra sortzeko saretxoa duela, azken berrikuntza, eskolan erdaraz irakasten zutela lehen ,labadero bat zaharberrituta dutela, apaiza bat omentzeko eskultura bat dagoela … .

Azi-Iturri elkartien bapo
Herria eta etxeak txukun txukun daude.

Eta guk oso gustura pasatu genuen eguna EUSKARAZ BIZITZEN.


AUPA TALDEAAA!!!


2013/01/26

HIZTEGIA: hiztegi interesgarria ELURRAZ hitz egiteko

Elurra bota du azken egunotan, eta euskaltegiko igogailuko elkarrizketetan barra-barra hitz egin dugu horretaz. Hainbat gauza esateko, hiztegi kontu batzuk behar izan ditugu:
  • elurra mara-mara ari / bota / egin: elurra mara-mara ari du / elurra mara-mara bota du / elurra mara-mara egin du gaur gauean.
  • zuritu / ezarri / mamitu: bazterrak zuritu ditu / dena zuritu du / ezarri du / mamitu du
  • gesalak: zuritu du, bai, baina gero tenperatura igo eta dena gesaldu da; gesalak besterik ez dago / ze txarrak diren gesalak; horiek bustitzen dute, bai!
  • gogotik ari / bota: begira begira nola ari duen! bai, bai, gogotik ari du!
  • maluta: Elurra ur kristalen prezipitazio mota da, hodeietatik malutak erortzean sortua eta hotzak eraginda (wikipedia).
Hemen dituzue igogailuko bi elkarrizketa. Goian aipatutako hitz eta esaldi horietako batzuk entzunen dituzue: