euskaldun zahar etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
euskaldun zahar etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/09/20

Mintzakide taldeak antolatzen ari dira

2013-2014 ikasturteko Mintzakide taldeak antolatzen ari dira. Urriaren 19ra arte eman daiteke izena taldeetan parte hartzeko.

Gogoan hartu Mintzakide taldeen helburua jendea euskaraz hitz egiteko elkartzea dela, partaideen ordutegi eta zaletasunen arabera. Aukera paregabea da euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko, eta jende euskalduna ezagutzeko.


Mintzakide egitasmoaren helbidea interneten: blogak.com/mintzakide
Bertan, informazio guztia aurkituko duzue.

Eta begira ezazue zer kartel egin duten kanpainarako! Ze ona! Suuuupermintzakideak!


Bestalde, gogoan hartu aurreko batean mintza praktika "on line" egiteko aukera ere badela mintzane.net web gunean.

2013/05/06

The Uski's: Katuek bezala

The Uski's rock musika talde bizkaitarra da, surf estilokoa, Busturialdean eta kostaldean sortutakoa.
Rock surf musika estiloaz gain, taldearen ezaugarri nagusia abestietan mendebaleko euskara edo bizkaiera erabiltzea da, bereziki Ibarrangelu eta Elantxobeko euskara.

Diskografia

  • "Itxosun zarati" (Oihuka, 2005)
  • "Barikun" (Oihuka, 2007)
  • "Katuek bezela" (Baga Biga Produkzioak, 2009) 
     


Kantaren letra irakurtzeko, "més informació" klikatu:

2013/03/01

BELARRIA EGIN: Gaur, guriaannn.... Julen Madina.

Euskaldun zaharrei ulertzen zailtasun handiak izaten ditugu maiz. Baina, aztertzen hasita, gehienetan problemarik gabe ikusten dugu ez dutela hain "zerrao" hitz egiten. Kontua zera da; azkar hitz egiten dutela, kontrakzio asko egiten dituztela, beren zonaldeko euskararen ezaugarriak arrotz egiten zaizkigula (dut, det, dot, düt...).
Hoberena, belarria egitea da. Zenbat eta gehiagotan hitz egin euskaldun zahar batekin, orduan eta hobeki ulertuko dugu esaten duena.
Bideo honetan, Julen Madinaren parodia bat ikusiko dugu. Eta oso azkar hitz egiten du Julenek! Horregatik, behean, esaten duena transkribaturik jarri dugu, entzun bitartean irakurtzeko. Bizpahiru aldiz ikusita, ez da hain zaila!

Gomendioak: ikusi bideoa behin, lasai. Gero irakurri testua. Ondoren jarri bideoa martxan, eta entzun bitartean, irakurri testua berriro.




Transkripzioa beherago irakur dezakezu: