musika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
musika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025/03/19

Musikaz Blai 09 | Euskal musikaren historia


Oraingo honetan euskal musikaren historiari begiratua eman diote euskaltegiko ikasleek. Azken mendean izan diren aldaketak aztertuko dituzte hamarkadaz hamarkada. Aukeraketa esanguratsua egin dute, nahiz eta, ezinbestean, kanta eder asko bazterrean utzi behar izan dituzten.
Gozatu Musikaz Blai irratsaioa, gozatu musika eta gozatu euskara!



2023/06/09

Musikaz Blai 07 | Soinu-bandak II

Ongi etorri musikazaleok Musikaz Blai saiora!!

Hemen gatoz berriro ere Campiongo ikasleok, zuen belarriak musikaz blaitzera!! 

Aurreko saioetan hainbat gai aukeratu ditugu abestiak aurkezteko, eta horietako batean filmetako soinu bandak gaia aukeratu genuen. Hala ere, banda garrantzitsu batzuk aipatu gabe utzi genituela iruditu zaigu, horrexegatik, saio honetan aurreko hura osatzen saiatuko gara.

Historiako film eta soinu bandarik onenetarikoak ekarriko dizkizuegu, aurretik egindako zerrenda hura osatzeko.

    

Hona hemen aukeratutako abestien zerrenda:



    • RAINDROPS KEEP FALLING ON MY HEAD, B.J. Thomas. Bi gizon, patu bakarra filmekoa
    • FOR THE LOVE OF A PRINCESS, James Horner. Braveheart filmekoa
    • RAIDER’S MARCH, John Williams. Indiana Jones, arka galduaren bila filmekoa
    • WANDERING STAR, Lee Marvin. Izenik gabeko hiriaren kondaira filmekoa
    • EZ DUGU NAHI BESTE BERORIK, Alos Quartet. Akelarre filmekoa
    • WATERLOO, ABBA. Mamma mia! filmekoa
    • NOW WE ARE FREE, Hans Zimmer. Gladiator filmekoa
    • INTERNAZIONALA. Gorriak filmekoa
    • THE WINNER IS, Mychael Danna eta Devotchka. Miss Sunshine Txikia filmekoa


                            Prest zaudete? argiak, kamera, akzioa!!



2020/03/23

Musikaz Blai 06 | Zentsura



Musikak eta zentsurak eskutik helduta ibiltzen dira maiz, tamalez.

Horregatik, oraingoan, harreman hori argiki erakusten duten hainbat adibide aukeratu ditugu, eta aztertu kasu bakoitzean nola gauzatu den lotura hori.

Dudarik gabe, erpin askoko gaia dugu hau. Adierazpen askatasunak badu mugarik? Non ezarri? Nork?

Goizeko 8etako ikasle saiatuak, buru belarri murgildu dira zentsuraren eremu korapilatsuan, eta haien ekarpenak bildu dituzte Musikaz Blai saioaren ale honetan.

Honatx entzunen duzuna:


  • God save de Queen - Sex Pistols
  • A desalambrar - Víctor Jara
  • Al otro lado del río - Jorge Drexler
  • Quédate en Madrid - Mecano
  • Cuervo ingenuo - Javier Krae
  • Waltz no 2 - Dimitri Shostakovich
  • They Don't Care About Us - Michael Jackson
  • All The Things She Said - T.A.T.U.
  • Killing in the name - Rage against the machine
  • O.V.N.I. - Josetxu Piperrak & The Riber Rock Band


Goza ezazue gurekin batean!


2015/03/10

musikaz blai 03 | Musika eta Iraultza

Musika zale amorratuak garela, aizue! Eta hemen gatoz, berriz ere, Musikaz Blai gure musika irratsaioaren beste ale bat ekartzera!
Oraingoan, musika iraultzaileari buruzko saioa prestatu dugu.

Iraultza, izatekotan, musikaz blaitua izanen da, ala ez da izanen! Hori argi dugu guk! Horregatik, modu batean edo bestean iraultzarekin harremana duen musika aukeraketa egin dugu. Saioak 40 minutu inguru irauten du. Ea zer iruditzen zaizuen!

Beti bezala, Los Coronas taldearen Polk Salad Annie kanta erabili dugu saioaren hasiera eta amaiera girotzeko.

Eta gogoan hartu Musikaz Blai saio guztiak entzungai dituzuela blog honetan!

Honako hauek dira irratsaioan entzunen dituzuen kantak, hurrenkera honetan:

  • The Renegades of Funk - Rage Against The Machine
  • Eusko Gudariak
  • Somos Cinco Mil - Víctor Jara
  • Folías de Libertad - Los Sabandeños
  • The Partisan - Leonad Cohen
  • Sale Sobrando - Lila Downs
  • Himno de la Unidad Sandinista - Carlos Mejía Godoy
  • ¡A las barricadas!
  • Ke se vayan - Solbenzia Zero

2014/12/15

film laburra | Zela Trovke

Film labur ederra benetan, Asier Altunak zuzendua. Hemen duzue Kimuak-en webgunean jarria dagoen azalpen testua:
Moritat hilketei buruzko Europa erdiko herri-kanta zaharrak dira. Horietako bat da Zela Trovke eslovakiarra, eta Holland Baroque Society-k bere Barbaric Beauty kantutegirako berreskuratu du. Maite Larburu aipatutako orkestrako biolin-jotzailearen eskutik jakingo dugu zertaz ari den abestia.

2014/11/26

musikaz blai 02 | Soinu-bandak

Hemen gatozkizue berriz ere zuen belarriak musikaz blaitzera!
Musikaz Blai ikasleok egiten dugun musika saioa duzue, eta gure musika zaletasuna zuekin guztiekin partekatzea du helburu.

Oraingoan, soinu-banden inguruan antolatu dugu, eta horretarako, geure film kuttunenetako musika bildu dugu.

Hiru ordu laurden irauten du saioak, eta Musikaz Blai 01 saioan egin genuen bezala, kanten inguruko azalpentxo batzuk entzunen dituzue bakoitzaren hasieran, eta ondoren, kanta osorik.
Goza ezazue!

Hemen duzue aukeratu ditugun kanten zerrenda:

  • The good, the bad and the ugly, Ennio Morricone. The good, the bad and the ugly filmekoa.
  • Douha Alia, Cheb Mamy. Barrio filmekoa.
  • The sacrifice, Michael Nyman. The Piano filmekoa.
  • The eye of the tiger, Survivor. Rocky III filmekoa.
  • Volando voy, Kiko Veneno. Volando voy filmekoa.
  • Comptine d'un autre été, Yann Tiersen, Hutsun txalaparta taldearen bertsioa. Amelie filmekoa.
  • Adagio for strings, Samuel Barber. Platoon filmekoa
  • The end, The Doors. Apocalypse now filmekoa.

2014/06/05

musikaz blai 01 | 80ko hamarkada

Goizeko 7etako ikasleok musika irratsaio bat egin dugu egunotan. Musikaz Blai du izena, eta lehenengo saio honetan 80ko hamarkadako musikari omenalditxoa egin nahi izan diogu.
Ordu bete irauten du, bertan aurkituko dituzue kanten inguruko azalpentxo batzuk, eta -oso garrantzitsua- kantak osorik entzuteko parada izanen duzue.
Sintoniarako aukeratu dugun musika Los Coronas taldearen Polk Salad Annie izeneko kanta da, eta eskerrak eman nahi dizkiogu Eneko Arbeari, saioa ilustratzeko grabatu zituen bateria arradengatik.

Hemen duzue aukeratu ditugun kanten zerrenda:

  • Toto - Hold the line
  • Bob Marley and The Wailler’s - Redemption
  • Motörhead + Girlschool - Don´t touch
  • AC/ DC - For those about to rock (we salut you)
  • The Clash - Rock the Casbah
  • Cyndi Lauper - Girls just want to have fun
  • Queen - I want to break free
  • Barricada - Barrio conflictivo
  • Dire Straits - Brothers in arms
  • Eskorbuto - Historia triste
  • Baron Rojo - Siempre estás allí

2013/12/18

musika | Napoka Iria

Argazkia Entzun! aldizkaritik hartua.
Musika proposamena oraingoan; Napoka Iria bikotea. Bikote honek Arnasten ikasteko berriz izeneko diskoa kaleratu du aurten, eta arrakasta nabarmena lortzen ari da. Diskoa osorik entzun edota eros daiteke taldearen web orrian: http://napokairia.bandcamp.com/ 

Entzun! aldikarian, honela aurkeztu zituzten:
Napoka Iria Ander eta Mirenek osatutako bikotea da. 2003 aldera elkar ezagutu eta segituan hasi ziren musika konpartitzen. Gehiegi itxaron gabe aurreikusi gabeko kontzertuei ekin zieten. Emanaldiok formatu akustikoan eskaintzen dituzte, bi gitarra akustiko eta ahotsa erabiliz. Inoiz, beste musikari batzuen laguntza izan dute, tartean Maite Arroitajauregi txelo jolea (Kokein, Anari).
Estilo atmosferiko orijinala, erritmo lasaiak, letra landuak, sorpresaz beteriko doinuak, ahotsarekin jolas interesgarri eta zailak, gitarra akustiko zainduak... gozatu daitezke Napoka Iriaren musikan.
Horren adibide, bideo hau:



Aurreko batean, Tumatxak! Eitbko saioari buruzko mezua jarri genuen blog honetan. Euskal musikari buruzko saio horietan guztietan, euskal kanta ezagunen bertsioak egin zituen Napoka Iriak (Joseba Irazokirekin batera). Saio horiek ikus nahi badituzue, hemen dituzue denak bildurik.

2013/11/04

TUMATXAK Etb-ko musika saioa




Bukatu da, ez da saio gehiagorik izanen, baina Etb-ko nahieran ikusgai daude egin dituzten Tumatxak saio guztiak. 
Guztira 8 saio izan dira, eta euskal musikaren azken urteotako talde eta bakarlari garrantzitsuenen ingurukoak izan dira. Bakoitzak ordubete inguru irauten du, eta bi musikari ezberdin uztartzen ditu. Behean, zuzenean saio bakoitzaren estekak jarri ditugu.

Aukeratu gustukoen duzuna eta gozatu. Merezi du, Tumatxak!
Berrian, saioaren zuzendariari, Lander Garrori, elkarrizketa egin zioten. Nahi baduzu, egin klik hemen irakurtzeko.

2013/10/22

filma - Nömadak TX


Nömadak Tx film dokumentala musikaren bidezko komunikazioan dago oinarrituta.

Hainbat kulturatako jendea musikaren bidez elkartzen ditu istorio grafiko honek.

Oso film ezaguna da, eta sari asko jaso ditu. Horratx nola aurkeztu duten Txalap.art-en:

NÖMADAK TX EGITASMOA

“Soinua mugimendutik sortzen da. Benetako musikari batek mugitu egin behar du, bidaiatu egin behar du. Ala aurkituko ditu soinu berriak. Nömadak TX mugitu egiten diren musikari biren istorioa da. Aldean txalaparta daramate, besteak ez bezalako musika tresna bat, soinu egiteko pertsona bi behar dituena. Euren bidaian India, Laponia, Sahara eta Mongolia ezagutu dituzte, eta euren musika hango herri nomaden musikarekin fusionatu dute. Izotzezko eta areazko basamortuak zeharkatu, Mongoliako mendietan zaldi gainean ibili, Indiako mendebaldea trenez gurutzatu …

Hori dena egin behar izan dute soinu bila joateko. Aurkitutakoan, beste herri batzuk eta beste pertsona batzuk aurkitu dituzte, denak aldarri berarekin:

Hemen gaude, bizirik gaude, geu gara.”

Euskaltegian ikusteko aukera izan dugu, baina zaila da hor barna aurkitzea. Argiaren kanalean, baina, osorik ikus daiteke. Beheko esteka klikatu, eta hantxe aurkituko duzue. Gozatu!

Nömadak Tx film dokumentala osorik ikusgai esteka honetan:

2013/06/12

Mugaldekoak: Zakur arra eta ehunzangoa

Mugaldekoak, Bera inguruko lagun koadrila da, musikari finak guztiak ere. Bere "bio"an jarri dutenaren arabera: 
Mugaldekoak taldeak SUSA argitaletxeak 2004an argitara emandako izen bereko poema liburua izan zuen abiapuntu. Liburu hartako zenbait testu pop-rock, folk, blues eta country kutsuko musikarekin atontzen aritu ziren Edu Zelaieta idazlea, Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikariak, liburua jendaurrean aurkezteko asmoz. Hala, emanaldiz emanaldi, taldea sendotu eta finkatu zen, hasierako asmoa hori ez izanagatik ere.
 Hemen duzue Zakur arra eta ehunzangoa kanta, klasean entzun eta gozatu duguna:


Letra ikusteko, klikatu "Lortu informazio gehiago" horren gainean.

2013/05/06

The Uski's: Katuek bezala

The Uski's rock musika talde bizkaitarra da, surf estilokoa, Busturialdean eta kostaldean sortutakoa.
Rock surf musika estiloaz gain, taldearen ezaugarri nagusia abestietan mendebaleko euskara edo bizkaiera erabiltzea da, bereziki Ibarrangelu eta Elantxobeko euskara.

Diskografia

  • "Itxosun zarati" (Oihuka, 2005)
  • "Barikun" (Oihuka, 2007)
  • "Katuek bezela" (Baga Biga Produkzioak, 2009) 
     


Kantaren letra irakurtzeko, "més informació" klikatu:

2013/02/21

ELKARRIZKETA: Fermin Muguruza euskaldunberria eta harro!

Fermin Muguruza, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako sortzaileak euskaltegian ikasi zuen euskara. Egun, euskaraz bizi da. Euskal kultura eta musikaren munduan, ezinbesteko ekarpena egin du. Euskadi Irratiko Ele Alea saioan (euskara ikasten ari direnendako saioa), elkarrizketa egi zioten. Hemen entzun dezakezu. Oso interesgarria da. Beste gauza batzuen artean,  noiz hasi zen euskara ikasten kontatzen du, Kortaturen bigarren diskoa euskara hutsean egin zutenekoa, nola euskaldundu zen eta nola heldu zen euskaraz bizitzera...



Entzun ezazu elkarrizketa hemen:




Fermin Muguruzari buruz gauza gehiago jakin nahi izanez gero, honatx wikipediako artikulua:

Broma moduan, Fermin Muguruzari buruzko esketx hau egin zuten ETBn.