bideoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
bideoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/05/13

Zeostendarek Nius: euskaltegiko albistegia

Zeostendarek Nius | Campion Tudei da euskaltegiko ikasleek koronabirusarengatiko itxialdian prestatu duten albistegia.

Itxialdiko berri esanguratsuenak bildu, eta garatu egin ditugu.

Gogoan hartu, beste informazio iturri batzuetan berriak jasoko dituzue; guk egia kontatuko dizuegu.

Hementxe duzue ikusgai.

2014/02/17

bideoa - Motor elektriko baten funtzionamendua

Ba al dakizue nola funtzionatzen duen motor elektriko batek? Euskaltegiko ikasle batzuek horixe azaldu dute bideotxo honetan:

 

Bideo honek KulturaZientifikoa 1. Jaialdian parte hartzen du #KZjaia

2013/12/09

A1 Bertsolari Txapelketa Nagusia

El  domingo, 15 de diciembre, se celebrará en Bilbao la final del Campeonato de Bertsolaris (Bertsolari Txapelketa Nagusia). Ahora que habéis empezado a aprender euskera, seguramente tendréis curiosidad por el mundo de los bertsos.

A grandes rasgos, se puede decir que los bertsos son textos que se cantan, tienen una métrica concreta, una serie de rimas, se ajustan a un tema y se crean en el momento en que se cantan, es decir, se improvisan.

Los bertsos se cantan en todo tipo de actos sociales, y hay bertsolaris que son auténticos genios. Cada cuatro años se celebra un campeonato en el que participan los mejores (Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Andoni Egaña, Unai Iturriaga...), es como la Txanpions o el Tourmalet de los bertsos.

Durante el campeonato anterior, el de 2009 (que ganó Maialen Lujanbio), se grabó una peli muy molona sobre el tema: Bertsolari.
Ha ganado muchos premios, y es muy interesante para entender un poco este mundo de los bertsos.


Y aquí dos vídeos con parte de ella:



2013/11/28

A1: familia

eu
Familia batean, jende asko dago! Ikusi bideoa, eta gero egin ariketa.

es
En una familia hay mucha gente!
En el vídeo te presentamos dos familias muy conocidas. A ver si entiendes los parentescos. Mientras ves el vídeo, anímate a hacer el ejercicio de abajo!

  

Familia

2013/11/21

bideoa - Nola egin iparrorratz bat?

Euskaltegiko talde batek, bideo tutorial interesgarri hau egin du: Nola egin iparrorratz bat?
Ikusi eta anima zaitez zurea egitera!
Zalantzaren bat baldin baduzu, idatzi iruzkin bat.

2013/04/15

bideoa - Partxisean aritzeko arauak

Urtero antolatzen dugu Partxis Txapelketa Arturo Campion euskaltegian. Eta urtero sortzen dira eztabaidak; izan ere, zaila izaten baita askotan hainbat kontutan ados jartzea: zenbat kontatu behar den fitxa bat jandakoan, talde bereko partaideek fitxak elkarri jaten ahal dizkioten...
Gauza horietako batzuk argitzeko asmoz, bideotxo hau egin dugu klasean. Ea zer iruditzen zaizuen:

2013/03/01

BELARRIA EGIN: Gaur, guriaannn.... Julen Madina.

Euskaldun zaharrei ulertzen zailtasun handiak izaten ditugu maiz. Baina, aztertzen hasita, gehienetan problemarik gabe ikusten dugu ez dutela hain "zerrao" hitz egiten. Kontua zera da; azkar hitz egiten dutela, kontrakzio asko egiten dituztela, beren zonaldeko euskararen ezaugarriak arrotz egiten zaizkigula (dut, det, dot, düt...).
Hoberena, belarria egitea da. Zenbat eta gehiagotan hitz egin euskaldun zahar batekin, orduan eta hobeki ulertuko dugu esaten duena.
Bideo honetan, Julen Madinaren parodia bat ikusiko dugu. Eta oso azkar hitz egiten du Julenek! Horregatik, behean, esaten duena transkribaturik jarri dugu, entzun bitartean irakurtzeko. Bizpahiru aldiz ikusita, ez da hain zaila!

Gomendioak: ikusi bideoa behin, lasai. Gero irakurri testua. Ondoren jarri bideoa martxan, eta entzun bitartean, irakurri testua berriro.




Transkripzioa beherago irakur dezakezu:

2013/02/21

ELKARRIZKETA: Fermin Muguruza euskaldunberria eta harro!

Fermin Muguruza, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako sortzaileak euskaltegian ikasi zuen euskara. Egun, euskaraz bizi da. Euskal kultura eta musikaren munduan, ezinbesteko ekarpena egin du. Euskadi Irratiko Ele Alea saioan (euskara ikasten ari direnendako saioa), elkarrizketa egi zioten. Hemen entzun dezakezu. Oso interesgarria da. Beste gauza batzuen artean,  noiz hasi zen euskara ikasten kontatzen du, Kortaturen bigarren diskoa euskara hutsean egin zutenekoa, nola euskaldundu zen eta nola heldu zen euskaraz bizitzera...



Entzun ezazu elkarrizketa hemen:




Fermin Muguruzari buruz gauza gehiago jakin nahi izanez gero, honatx wikipediako artikulua:

Broma moduan, Fermin Muguruzari buruzko esketx hau egin zuten ETBn.

2013/01/18

bideoa - Campiongo mutanteak

Itzulpengintza eta bikoizketa lanetan ibili gara euskaltegian. Goizeko 9,30etako goi mailako ikasleok Acción Mutante pelikuaren pasarte mitiko honen itzulpena eta bikoizketa egin dugu.



Testua osorik irakur dezakezu beherago: