haur hizkera etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
haur hizkera etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/02/15

haur hizkera | Pupu eta papa

Irudia hemendik hartua
Nola hitz egiten diegu haurrei euskaraz? Maiz, helduei bezala egiten diegu, eta euskarak -hizkuntza guztiek bezala- badu "haur hizkera" delakoa, hau da, haurrei hitz egiteko modu berezia.

Hemen aurkituko dituzu audio bat, ariketa txiki bat eta hitz gurutzatuak asmatzeko jolas bat haur hizkeraz zertxobait ikasteko.

Eta ez ahaztu; blog honetan berean, haurrei euskaraz egiteko modua ikasteko material gehiago dituzu "haur hizkera" etiketa klikatuta.


Entzun grabazioa:


Grabazioa entzun ondoren, saia zaitez beheko ariketa egiten. Bertan, grabazioan entzundako testua duzu idatzirik, eta hutsune batzuk bete beharko dituzu:


Haur hizkera: PUPU eta PAPA

Eta, bukatzeko, honatx ikasitakoa errepasatzeko hitz gurutzatuak:

Haur hizkera PUPU eta PAPA 2

2014/11/07

haur hizkera | Haurren munduko hiztegi txikia

http://aldizkaria.elhuyar.org/site_media/photologue/photos/INGG0678.jpg
Haurren munduko hiztegi txikia / Pequeño diccionario para hablar con los niños en euskera Juan Inazio Lizarraga Lazkanok eginiko tresna interesgarria da haur hizkerara hurbiltzeko. Nafarroako Gobernuak argitaratua, haurrekin euskaraz hitz egiteko hitzak, esaerak, jolasak eta kantak biltzen ditu.

Haur txikiekin aritu behar baduzue, hiztegi hau kontsultatzeko gomendatzen dizuegu, oso eduki praktikoak baitakartza. Haurrekin euskaraz egiteko ohiturarik ez baduzue, hiztegi honetako edukiak pixkana erabiltzen hastea da hoberena. Emaiozue begiratu bat, eta erabaki zein hitz, esaera edo kanta izan daitekeen zuentzat erabilgarriena. Hasi batekin, gero beste batekin, eta segi ahalik eta gehienak erabili arte. Euskara maila ez da arazoa, askotan errepikatu behar izaten baitira hitzak haurrekin, eta horixe da ikasteko biderik egokiena.

Hementxe bertan kontsultatu dezakezue hiztegia, edota PDF formatuan deskargatu:


2014/05/16

haur hizkera | Nola kantatu euskaraz "cura sana, sanita sana..."?



Ikasle batek honako galdera hau egin digu; nola kantatu euskaraz "cura sana, curita de rana...", haurrek min hartzen dutenean, gaztelaniaz esaten zaien hori. Eta erantzun erraza du galdera horrek, izan ere, euskaraz ba baitugu oso kanta ederra horrelako kasuetarako:

Senda mina, putzurdina,

joan da, joan da zure mina.



Entzun beheko grabazioa, eta kanta honen doinua eta intonazioa ikasiko duzue: