omen etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
omen etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/03/08

ARIKETA: "omen" erabiltzen trebatu.

Klasean "omen" partikula erabiltzen trebatzeko hainbat kontu egin dugu. Horietako batzuk aurreko sarrera batean jarri genituen; azalpenak dira (noiz, nola, zertarako erabili, adibide batzuk, grabazio batzuk). Ariketa hau egin aurretik, komeni da hura berrikustea. Egin klik hemen "omen" nola erabiltzen den errepasatzeko.

Ariketa-joko hau, Euskal Jakintza web guneko GAURKO HITZA tresna erabiliz egin dugu.


2013/02/04

zalantza - Nola erabiltzen da "OMEN"?

"OMEN" partikula noiz, nola eta zertarako erabiltzen den ikasi nahi baduzu, hemen duzu informazio interesgarria.
Entzun ezazu Arturo Campion euskaltegiak eta Euskalerria Irratiak elkarlanean egindako grabazio hau "omen" noiz eta nola erabili ikasteko. Azalpen eta adibide asko dituzu bertan:



Klasean ere landu dugu kontu hau. Honatx guk nola azaldu dugun:

Noiz eralbiltzen dugu "omen"?
  • Kontaketa bat egiten dugunean eta gertaerak ziurtasunez ezagutzen ez ditugunean. 
  • Ikusi ez dugun zerbait kontatzen dugunean.
  • Egia ala gezurra den ez dakigun zerbait kontatzean.
  • Ziur ez gaudenean edo frogarik ez dugunean, erabili behar omen da "omen".
Nola erabiltzen da "omen"?
  • Omen partikula kontaketa batean, auxiliarren aurrean jartzen da. 
Zeratako erabiltzen dugu "omen"?
  • Beste gauza batzuen artean, kuxkuxean ibiltzeko eralbiltzen ahal dugu. 


Bai bada! Kuxkuxean ibiltzen garenean, oso ohikoa da "omen" erabiltzea. Entzun itzazue euskaltegiko azken aldiko txutxu-mutxuak:



Eta Bartoloren abentura hau kantatzeko ere, "omen" erabiltzen da, guk ez baikenuen ikusi Bartolo bere "Bartolokeriak" egiten:

Bartoloren kanta:

Bartolok egin OMEN zuen
lastozko zubia
handikan pasatzeko
bera eta andrea.
Pasatzen hasi OMEN zen
ta erori zubia!
Bartolok hartu OMEN zuen
ipurdiko handia!
XD


Entzun nola kantatu dugun guk: