Moritat hilketei buruzko Europa erdiko herri-kanta zaharrak dira. Horietako bat da Zela Trovke eslovakiarra, eta Holland Baroque Society-k bere Barbaric Beauty kantutegirako berreskuratu du. Maite Larburu aipatutako orkestrako biolin-jotzailearen eskutik jakingo dugu zertaz ari den abestia.
filmoteka etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
filmoteka etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2014/12/15
film laburra | Zela Trovke
Film labur ederra benetan, Asier Altunak zuzendua. Hemen duzue Kimuak-en webgunean jarria dagoen azalpen testua:
2013/10/22
filma - Nömadak TX
Hainbat kulturatako jendea musikaren bidez elkartzen ditu istorio grafiko honek.
Oso film ezaguna da, eta sari asko jaso ditu. Horratx nola aurkeztu duten Txalap.art-en:
NÖMADAK TX EGITASMOA
“Soinua mugimendutik sortzen da. Benetako musikari batek mugitu egin behar du, bidaiatu egin behar du. Ala aurkituko ditu soinu berriak. Nömadak TX mugitu egiten diren musikari biren istorioa da. Aldean txalaparta daramate, besteak ez bezalako musika tresna bat, soinu egiteko pertsona bi behar dituena. Euren bidaian India, Laponia, Sahara eta Mongolia ezagutu dituzte, eta euren musika hango herri nomaden musikarekin fusionatu dute. Izotzezko eta areazko basamortuak zeharkatu, Mongoliako mendietan zaldi gainean ibili, Indiako mendebaldea trenez gurutzatu …
Hori dena egin behar izan dute soinu bila joateko. Aurkitutakoan, beste herri batzuk eta beste pertsona batzuk aurkitu dituzte, denak aldarri berarekin:
Hemen gaude, bizirik gaude, geu gara.”
Euskaltegian ikusteko aukera izan dugu, baina zaila da hor barna aurkitzea. Argiaren kanalean, baina, osorik ikus daiteke. Beheko esteka klikatu, eta hantxe aurkituko duzue. Gozatu!
Nömadak Tx film dokumentala osorik ikusgai esteka honetan:
2013/10/01
dokumentala - Euskararen berreskuratzea
Ikaragarrizko aurrera pausoak eman ditugu azken 50 urtean euskararen berreskuratzean. Asko dugu oraindik egiteko, eta zailtasunak eta oztopoak asko eta garrantzitsuak dira. Baina atzera begiratuta, egindako lana ikusgarria da. Lan horren berri ematen du Euskararen berreskuratzea dokumentalak.
Dokumental hau, Garabide Elkarteak egin du. Bere web gunean horrelaxe aurkeztu dute dokumentala:
Euskararen biziberritze partziala aztertu, sintetizatu eta erakusteko Garabide Elkarteak hasi duen lanaren lehen emaitza duzu ondoko pelikula. Euskararen esperientziaren gakoak azaltzeko eta erakusteko dokumentala da, Euskararen berreskuratzea izeneko liburuaren osagarri.
Gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik hemen.
Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk. (41:45 min)
2013/04/26
2013/01/26
dokumentala - Gure lurra, gure etorkizuna.
BIZILUR - EHNE BIZKAIA
Euskal Herria - 2012
58 min - Euskaraz
Ekoizlea: Komunikatuz
Euskal Herria - 2012
58 min - Euskaraz
Ekoizlea: Komunikatuz
BIZILUR eta EHNE Bizkaiak elkarlanean "Gure lurra, gure etorkizuna" dokumentala sortu dute Euskal Herriko baserritarrekin eta nazioartean elikadura burujabetzaren alde lanean ari diren nekazari eta ekintzaileekin egindako elkarrizketak bilduz.
2013/01/18
bideoa - Campiongo mutanteak
Itzulpengintza eta bikoizketa lanetan ibili gara euskaltegian. Goizeko
9,30etako goi mailako ikasleok Acción Mutante pelikuaren pasarte mitiko
honen itzulpena eta bikoizketa egin dugu.
Testua osorik irakur dezakezu beherago:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
