audio-gidak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
audio-gidak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/04/29

audioa | Iruñeko Foruen Monumentua eta bere egileen istorioa

Irudia: NAFARROA WOW
Denok ezagutzen dugu Iruñeko Sarasate pasealekuko Foruen Monumentua. Monumentuaren goialdean, emakume gazte baten irudia dago, Foru Legea erakusten ari dela.

Baina, nor da emakume hori? 

Eskultura egiteko modeloa izan zen emakumearen inguruko informazioa lortzeko, ikerketa lan sakona egin dute euskaltegiko ikasleek, eta audio interesgarri honetan bildu dute zuen gozamenerako.


2014/04/04

audiogida | Etxauriko harana

Etxauriko paretak. Kiriako haitza ikusten da.
Etxauri Iruñetik hurbil dago.
Nork ez ditu noizbait hango paretatzarrak ikusi? Iruñetik bertatik ere ikusten dira eta! Eta zein ederrak diren!

Pareta horiek sekretu geologiko eta historiko asko gordetzen dituzte: Kiriako haitzaren gailurreko gurutze misteriotsua, aztarna arkeologikoak...

Gainera, eskalada eskola ezin hobea da Etxaurikoa.

Kiriako haitzaren gailurreko gurutze misteriotsua.
Horren guztiaren inguruko informazioa eta azalpenak aurkituko dituzu beheko audioan.

Entzun audioa:



Musika: Tomás San Miguel eta Patagonia

2013/06/17

AUDIO-GIDA: Diputazioko pinua

Diputazioko "pinua" denok ezagutzen dugu. Baina, ba al dakizue zenbat urte dituen? Eta zenbat den luze? Eta nork jarri zuen hor? Eta zer dakizue sekuoiei buruz? Non dute jatorria? Zertarako erabiltzen dira? Datu hauek eta beste asko gozatuko dituzu grabazio honetan.


Musika: Fried Moura

2013/06/03

AUDIO-GIDA: Iruñeko San Nikolas eliza

Iruñeko San Nikolas eliza hiriaren alde zaharrean dago. San Nikolas plazari izena ematen dio, eta, egun, hainbat kultur ekitaldi egiten dira bertan. Eliza hau XII. mendean hasi ziren eraikitzen, eta Nafarroaren historiaren gora beherak direla-eta, hainbat aldaketa izan ditu. Audio honetan, elizari buruzko azalpen gehiago entzunen dituzu.


Informazio gehiago hemen.
Musika: Dolce amoroso foc, Franciscus Bossinensis

2013/05/31

AUDIO-GIDA: Erronkariko hilerri zibila eta Gerra Zibileko gehiegikeriak



Erronkariko hilerri zibilean, Frankismoaren garaian hildako preso bat lurperatu zuten. Cecilio Gallego zuen izena, Badajozen sortua, eta gerran preso hartuta, Erronkari eta Zaraitzu arteko errepidea egiteko lanetan ibilia. Erronkariko hilerri zibilaren inguruko eta Cecilio Gallegoren istorioari buruzko azalpenak dituzu entzungai audio honetan.


Informazio gehiago hemen.
Musika: Los Campesinos eta ¡Ay, Carmela!
Gerra Zibileko musika gehiago hemen.

2013/05/24

AUDIO-GIDA: Bardeak eta Santxikorrota


Bardeak Nafarroako hego-ekialdean daude, eta hiru zati nagusi dituzte; El Plano, Bardea Zuria eta Bardea Beltza. Inguru horiek guztiak film eta iragarki ezagun askoren antzoki geografikoa izan dira, eta baita Santxikorrota izeneko bide lapurraren gordeleku. Audio honetan, zonaldearen eta lapur ospetsuaren inguruko informazio interesgarria aurkituko duzu.


Informazio gehiago: Dime quién era Sanchicorrota (Trailerra)

2013/05/21

AUDIO-GIDA: Ezkabako gotorlekua

argazkia: El Baúl de Josete

Iruñetik 3 kilometrora Ezkaba mendia dago, eta bere tontorrean Erdi Arotik egon da eraikinen bat. Egun, San Kristobal gotorlekua dago. Oso ezaguna da Espainiako Gerra Zibilean kartzela izan zelako, eta bertan Europan izan den ihesaldi handienetako bat gertatu zelako. Eraikin horren historiari buruzko informazioa aurkituko duzu audio honetan.



Informazio gehiago hemen.

2013/05/13

AUDIO-GIDA: Odola eta heriotza gure bihotzeko Nafarroan.

Ramon Lapeskerak idatzitako Caínes navarros. Itinerarios del crimen liburuari buruzko audioa duzu honakoa. Egileak Nafarroan gertaturiko hainbat hilketa eta kontu latzen berri ematen du liburuan. Audioan, horietako bi dituzu azalduta, ikara zaitezen, beldurtu zaitezen. Bakarrik baldin bazaude, ez entzun. Hobe duzu alboan norbait izan, beldurraren beldurrez bertan seko gelditu nahi ez baduzu...

Liburuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.
Musika: Black Sabbath



2013/04/18

AUDIO-GIDA: Donejakue bidea Nafarroan. Aymeric Picaud eta bere Codex Calixtinus.

Asko dira Donejakuera joateko historian zehar erabili diren bideak, eta asko dira geure lurraldetik bide horietan barna pasatu direnak. Horietako bat izan zen Aymeric Picaud apaiz frantsesa. XII. mendean Codex Calistinus liburu famatua idatzi zuen, Donejakue bidea egiten zuten erromesendako gida moduan. Bertan euskaldunei buruz oso gauza interesgarriak erran zituen. Audio honetan, honen guztiaren inguruko informazioa duzu entzungai.


2013/03/21

AUDIO-GIDA: Ardanazko San Martin eliza

Ardanatz Nafarroako Izagaondoa ibarrean dagoen herri txiki bat da. Bertan Nafarroako erromanikoaren harri bitxi bat dago, San Martin eliza. Audio honetan eliza horren inguruko azalpenak entzunen dituzu.  
Audioan aipatzen diren hitz tekniko batzuk ezagutzea komeni da, eta horretarako duzu hiztegi txiki hau: 
 dohatsu / mentsula / kanoi ganga / arku eskartzano parpain arku

 
    





Audioko musika: Kepa Junkera. Informazio gehiago hemen.

2013/03/16

AUDIO-GIDA: Eugiko Errege Arma Fabrika


Eugi inguruetan arma fabrika izan zen. Egun, azken arrastoak baino ez daude. Baina garrantzi handiko lantokia izan zen, Orbaitzetako ola baino lehenagokoa.

Audio honetan, bertako historiari buruzko informazio interesgarria aurkituko duzu; entzun ezazu hemen bertan, edota deskargatu, eta kargatu zure mp3an. Eugira buelta bat egitera joaten bazara, eraman ezazu, eta euskaraz eginen duzu bisita gidatua.


 Entzun edota deskargatu audioa:

audioa jaitsi




Argazkia: Rufino Lasaosa / Foter.com / CC BY-NC-SA
Audioko musika: The Chieftains - Txalaparta. Informazio gehiago hemen.