Anderrek gidabaimena atera nahi du, baina... aix! Ez du dirurik. Horregatik, gurasoekin hitz egitea erabaki du.
Ariketa honetan, grabazio bat entzunen duzu, eta gero, grabazioaren transkripzioan hutsune batzuk aurkituko dituzu betetzeko. Klasean landutako zenbait kontu errepasatzeko balioko dizu.
Lehenengo zalantza hauxe izaten da: nor lagundu, ala nori lagundu? Edo beste modu batean azalduta: lagunduko dut, ala lagunduko diot?
Bada, Elhuyar hiztegiaren arabera, hegoaldeko hizkeretan ohikoagoa da nori lagundu erabiltzea (nor-nori-nork), eta iparraldekoetan berriz, nor lagundu (nor-nork). Beraz, biak dira zuzenak. Hala ere, geure zonaldean, gehiagotan entzunen ditugu horrelakoak:
Atzo alabari lagundu nion etxeko lanak egiten, eta gaur semeari lagunduko diot.
Bigarren zalantza zera izaten da: lagundu diot, bai... baina zertan lagundu? Horixe da gogoan darabilgun galdera esaldia "planifikatzen" ari garenean; zertan? Adibidez:
Aizu, lagunduko didazu bazkaria prestatzen?
Atzo alabari etxeko lanak egiten lagundu nion.
Horiexek dira, beraz, lagundu aditza erabiltzen dugunean kontuan hartu beharrekoak:
NORK, NORI, ZERTAN LAGUNDU?
Argi gelditu bazaizu, egizu beheko ariketa kontua hobeki barneratzeko. Adibide gehiago bururatzen bazaizu, idatzi iruzkinetan.
Saiatu aditza erabiltzean, zailtasunak izaten ditugu maiz. Aditz hau nola erabiltzen den ulertzeko, azalpen batzuk eman genituen aurreko sarrera batean. Joko honetan saiatu aditza duten esaldiekin ariko zara jolasean, ongi erabiltzen ikasi arte. Nahi baduzu, aurrekoan eman genituen azalpenak ikus ditzakezu hemen klik eginda.
Ariketa-joko hau, Euskal Jakintza web guneko GAURKO HITZA tresna erabiliz egin dugu.
ARDURATU aditza erabiltzen dugunean, kontuan hartu behar dugu zein diren bere galdera "naturalak". Alde batetik zertaz? dugu, eta bestetik nor?
NOR ARDURATU / ARDURATUKO / ARDURATZEN DA ZERTAZ?
Imagina ezazue merendu bat antolatu dugula klasean. Bakoitzak zerbait egin edo ekarri behar du.
Luis patata tortilla ekartzeaz arduratuko da, Marisol ogia erosteaz arduratuko da, Iker mahaia eta aulkiak prestatzeaz, eta Miren eta Oskar gela garbitzeaz arduratuko dira.
Entzun dezagun nola prestatu duen mafiak bere hurrengo kolpea:
Saiatu aditza erabiltzen dugunean, kontuan hartu behar dugu bere galdera “naturalak” NOR? eta ZERTAN? direla: zertan saiatu da nor? adibidez:
Liburu hori irakurTZEN saiatu NINTZEN (NI), baina zailegia iruditu zitzaidan.
Blog honetan argazki bat jarTZEN saiatu DA (PERIKO), baina ez du lortu.
Igandean Petrechema mendira igoTZEN
saiatu ginen (GU), baina oso eguraldi txarra egiten zuenez, atzera egin
behar izan genuen, eta Linzako aterpean mozkortu egin ginen.
Horregatik, gaizki daude horrelako esaldiak:
Liburua irakurtzea saiatu dut.
Liburua irakurri saiatu zuen.
Liburua irakurtzeko saiatugenuen.
…
Saiatu aditza erabiltzen trebatzeko, joko-ariketa hau egin dezakezu: egin klik hemen.