hiztegia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
hiztegia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/06/20

HIZTEGIA | MAPSA lantegian egina

Irudia MAPSAko webgunetik hartua

MAPSA lantegiko ikasleak jo ta su aritzen dira beren lanaldian hagunak egiten. Hagunak, bai... Ez dakizue zer diren? Bada, autoetako gurpilen muina dira, erdialdeko metalezko pieza.

Hagunak egiteko prozesua oso sofistikatua da, eta lanean ari direlarik, horrekin lotutako hiztegi zabala erabiltzen dute.

Klasean gurutzegrama hau prestatu dugu hiztegi hori ikasi eta errepasatzeko. Saia zaitez zu ere egiten!

2016/11/25

Sukaldeko hiztegia

Gosari ederra prestatu dugu Zaldiko Maldiko elkarteko sukaldean. Lana gogotik egin dugu, eta bitartean, hitz berriak ikasi ditugu. Hementxe duzue hizki zopa txiki bat hitz horiek errepasatzeko.

On dagizuela!


Sukaldeko hiztegia

2016/02/01

iniciación | lanbideak, las profesiones


Lanbide batzuen izenak ikasi ditugu egunotan, eta baita langileek zer egiten duten azaltzen.
Hori guztia errepasatzeko, gurutzegrama bat prestatu dugu.

Hemos aprendido los nombres de algunas profesiones, y también a explicar qué hacen los profesionales en sus tareas.

Para repasar todo eso, hemos preparado un pequeño crucigrama.


Lanbideak

2015/11/03

iniciación | los meses en euskara

Hilabeteak euskaraz | los meses en euskera.

Aquí tienes un pequeño ejercicio para repasar los nombres de los meses en euskera. Escucha la grabación, y haz clic encima de los nombres en el orden en que los has oído.

La música de la grabación es una canción de Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Puedes escucharla entera aquí.


Hilabeteak

2015/10/21

iniciación | diccionario de eUskalada

Si sueles ir a escalar con gente que sabe euskera, te animamos a que aprendas algunas palabras y frases sencillas de la lingua navarrorum que poder practicar en la pared o el rocódromo.

Son palabras y frases que se repiten muy a menudo y que son fáciles de aprender. Te recomendamos que te guardes las imágenes de abajo en el teléfono, para poder consultarlas en cualquier momento, o que te las imprimas y las lleves en la mochila. Por un lado hay un pequeño glosario de palabras y expresiones (arnés, gatos, cuerda, voy, bájame...), y por otro un ejemplo de conversación donde se ponen en contexto algunas de las anteriores. Puedes escuchar la conversación grabada para memorizarla mejor.



Escúcha la grabación:


Musika: Kasu!

2014/11/07

haur hizkera | Haurren munduko hiztegi txikia

http://aldizkaria.elhuyar.org/site_media/photologue/photos/INGG0678.jpg
Haurren munduko hiztegi txikia / Pequeño diccionario para hablar con los niños en euskera Juan Inazio Lizarraga Lazkanok eginiko tresna interesgarria da haur hizkerara hurbiltzeko. Nafarroako Gobernuak argitaratua, haurrekin euskaraz hitz egiteko hitzak, esaerak, jolasak eta kantak biltzen ditu.

Haur txikiekin aritu behar baduzue, hiztegi hau kontsultatzeko gomendatzen dizuegu, oso eduki praktikoak baitakartza. Haurrekin euskaraz egiteko ohiturarik ez baduzue, hiztegi honetako edukiak pixkana erabiltzen hastea da hoberena. Emaiozue begiratu bat, eta erabaki zein hitz, esaera edo kanta izan daitekeen zuentzat erabilgarriena. Hasi batekin, gero beste batekin, eta segi ahalik eta gehienak erabili arte. Euskara maila ez da arazoa, askotan errepikatu behar izaten baitira hitzak haurrekin, eta horixe da ikasteko biderik egokiena.

Hementxe bertan kontsultatu dezakezue hiztegia, edota PDF formatuan deskargatu:


2014/02/24

Hiztegia errepasatzeko gurutzegrama

Iepa, lagunok!
Egunotan beheko hitzak landu ditugu klasean. Definizio batzuk egiten saiatu gara, eta gurutzegrama bat egin dugu, hitzak errepasatu ahal izateko. Animatu zaitezte zuek ere egitera!

Hauek dira aurkitu behar dituzuen hitzak:

oinezko, ugari, eroriko, ohiko, polit, ukitu, apaindu, baliabide, kopuru, egarri, erosotasun, biribildu, eragotzi, edertu


Hiztegia errepasatu

2013/10/17

Hiztegia errepasatu

Egun hauetan, hainbat hitz interesgarri ikasi dugu klasean. Hemen dituzue pare bat proposamen hitz horiek errepasatzeko: alde batetik, gurutzegrama bat, eta bestetik, hutsuneak betetzeko esalditxo batzuk.
Ea zer moduz barneratu dituzuen!

Gurutzegrama






Hutsuneak betetzeko esalditxoak



Hiztegia 01

2013/10/07

Euskalbar: hiztegi guztiak aldi berean


Euskalbar oso tresna baliagarria da. Ordengailuan instalatzen den "barra" bat da, eta barra horren bidez, hiztegi askotan eta aldi berean, hitzen esanahiak bila daitezke.

Oso erabilgarria da testu bat idazten ari zarenean kontsultak egiteko, mezu elektroniko bat idaztean zalantzak argitzeko, irakurtzen ari zaren testu batean ulertzen ez duzun hitz baten esanahia bilatzeko...
Itzultzaile profesionalen artean oso zabaldua dago.

Euskalbar instalatzea oso erraza da. Baina kontuan hartu behar da Firefox-ekin bakarrik egin daitekeela (gainerako nabigatzaileekin ez du funtzionatzen). Beraz, lehenengo Firefox instalatu behar da, eta gero Euskalbarren web guneko informazioa kontsultatu.

Bideo honetan, Euskalbar zer den eta nola instalatzen den azalduta dago:

2013/04/15

bideoa - Partxisean aritzeko arauak

Urtero antolatzen dugu Partxis Txapelketa Arturo Campion euskaltegian. Eta urtero sortzen dira eztabaidak; izan ere, zaila izaten baita askotan hainbat kontutan ados jartzea: zenbat kontatu behar den fitxa bat jandakoan, talde bereko partaideek fitxak elkarri jaten ahal dizkioten...
Gauza horietako batzuk argitzeko asmoz, bideotxo hau egin dugu klasean. Ea zer iruditzen zaizuen:

2013/01/26

HIZTEGIA: hiztegi interesgarria ELURRAZ hitz egiteko

Elurra bota du azken egunotan, eta euskaltegiko igogailuko elkarrizketetan barra-barra hitz egin dugu horretaz. Hainbat gauza esateko, hiztegi kontu batzuk behar izan ditugu:
  • elurra mara-mara ari / bota / egin: elurra mara-mara ari du / elurra mara-mara bota du / elurra mara-mara egin du gaur gauean.
  • zuritu / ezarri / mamitu: bazterrak zuritu ditu / dena zuritu du / ezarri du / mamitu du
  • gesalak: zuritu du, bai, baina gero tenperatura igo eta dena gesaldu da; gesalak besterik ez dago / ze txarrak diren gesalak; horiek bustitzen dute, bai!
  • gogotik ari / bota: begira begira nola ari duen! bai, bai, gogotik ari du!
  • maluta: Elurra ur kristalen prezipitazio mota da, hodeietatik malutak erortzean sortua eta hotzak eraginda (wikipedia).
Hemen dituzue igogailuko bi elkarrizketa. Goian aipatutako hitz eta esaldi horietako batzuk entzunen dituzue: