Zenbat asmo ez ote dugun izaten bizitzan! Eta zer nolako zailtasunak izaten ditugun horien berri ematean!
Egunotan, berriz ere ibili gara asmoak adierazteko modurik finenen inguruan. Beheko ariketan, klasean landutako esaldi batzuk dituzue, hutsuneak betetzeko. Gogoan hartu bi galdera mota izaten dugula buruan asmoaz hitz egitean: Zer egiteko asmoa duzu/dut/dugu...? eta zein da zure/nire/gure... asmoa?
Gogoan hartu, aurreko batean ere horretaz hitz egin genuela, eta blog honetan berean azalpentxo batzuk jarri genituela (egin klik hemen azalpen horiek ikusteko).
Saia zaitezte ariketa egiten, ea azkar eta ongi ikasten duzuen "asmoa" famatua erabiltzen!
