javierito2014-15 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
javierito2014-15 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/06/11

ariketa | gorroto dut ur hotzarekin dutxa hartzea

Irudia hemendik hartua
Egun hauetan gustatzen zaizkigun gauzez eta gorroto ditugunez hitz egin dugu klasean. Zer gorroto dugu? Zer gustatzen zaigu? Zer ez egiteagatik ordainduko genuke? Zer egitea ez zaigu inporta? Horrelako kontuak izan ditugu hizpide. Ikasleek pare bat elkarrizketa sortu dituzte beren gustuak azaltzeko, eta hemen jarri ditugu entzungai, ariketa pare batekin batean, errepaso moduan egiteko. Eta zuek? Zer gorroto duzue?


Dutxa hotza

Dutxa hotza

Kirola gustuko
  Kirola gustuko

2015/04/29

audioa | Iruñeko Foruen Monumentua eta bere egileen istorioa

Irudia: NAFARROA WOW
Denok ezagutzen dugu Iruñeko Sarasate pasealekuko Foruen Monumentua. Monumentuaren goialdean, emakume gazte baten irudia dago, Foru Legea erakusten ari dela.

Baina, nor da emakume hori? 

Eskultura egiteko modeloa izan zen emakumearen inguruko informazioa lortzeko, ikerketa lan sakona egin dute euskaltegiko ikasleek, eta audio interesgarri honetan bildu dute zuen gozamenerako.


2015/04/13

ariketa | Apirilaren 25ean, Anahitasunara!

Apirilaren 25ean ekitaldi garrantzitsua eginen dugu Iruñeko Anaitasuna kiroldegian euskaraz bizitzeko eskubidearen alde; euskaraz bizi nahi dugunok, ozenki eta argiki aldarrikatuko dugu geure nahi hori.

Gure ikasleren bat, ordea, oraindik ez zuen horren berririk, eta elkarrizketa interesgarria sortu da gure geletako batean.

Elkarrizketa hori txukundu egin dugu, grabatu, eta errepasorako ariketatxoa ere prestatu dugu.
Erabili dugun musika Broken Brothers Brass Band taldearena da.
Plazer baduzue, hementxe duzue:


Entzun grabazioa Egin ariketa 
Apirilaren 25ean Anahitasunara

2015/04/01

ariketa | Aste Santuko oporrak prestatzen

Irudia hemendik hartua.
Aste Santuko oporrak iristeko gutxi falta da! Eta oporretan fundamentua egiteko, lehenago hasi behar dugu pentsatzen zer eginen dugun. Klasean, horretaz hitz egin dugu, eta pare bat elkarrizketa prestatu dugu. Hementxe dituzue errepaso moduan erabiltzeko. Entzun elkarrizketak, eta gero, egin ariketak.
Ongi pasa oporretan!





Aste Santuko oporrak 01 elkarrizketa

Aste Santuko oporrak 01 ariketa

Aste Santuko oporrak 01

Aste Santuko oporrak 02 elkarrizketa

Aste Santuko oporrak 02 ariketa 

Aste Santuko oporrak 02

2015/03/26

liburua | Tangoa noizean behin

Irudia hemendik hartua
Aupa, lagunok!

Klasean liburu hau irakurri dugu, eta gure iritzia eman nahi dizuegu:

Liburu honekin, idazlearen asmoa euskara ikasten hasi den jendeari hizkuntzan murgiltzen laguntzea da.

Helburu hau lortzeko, Miren Agur Meabek hizkera erraza erabiltzen du, ipuin sinple bat kontatzeko.

Liburuak dakarren CDan, istorioa osorik grabatuta dago, zuen belarrien gozamenerako.

Oso interesgarria, atsegina eta erabilgarria dela pentsatzen dugu.


Hemen duzue istorioaren laburpentxo bat:

Malena Argentinako neska bat da. Bere familia euskalduna zen, eta orain dela urte asko Argentinara joan zen lanera. Urte batzuk geroago Malena Euskal-Herrira etorri da euskara ikastera, eta bere sustraiak bilatzera. Horretarako, herri txiki bateko familia batean lan egingo du, haurrak zaintzen eta etxean eta dendan laguntzen.
Bitartean, jende asko ezagutuko du eta bereziki mutil jator bat...

Orain dela gutxi euskara ikasten hasi bazarete, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuegu, gozatu eginen duzue eta!

2015/03/10

musikaz blai 03 | Musika eta Iraultza

Musika zale amorratuak garela, aizue! Eta hemen gatoz, berriz ere, Musikaz Blai gure musika irratsaioaren beste ale bat ekartzera!
Oraingoan, musika iraultzaileari buruzko saioa prestatu dugu.

Iraultza, izatekotan, musikaz blaitua izanen da, ala ez da izanen! Hori argi dugu guk! Horregatik, modu batean edo bestean iraultzarekin harremana duen musika aukeraketa egin dugu. Saioak 40 minutu inguru irauten du. Ea zer iruditzen zaizuen!

Beti bezala, Los Coronas taldearen Polk Salad Annie kanta erabili dugu saioaren hasiera eta amaiera girotzeko.

Eta gogoan hartu Musikaz Blai saio guztiak entzungai dituzuela blog honetan!

Honako hauek dira irratsaioan entzunen dituzuen kantak, hurrenkera honetan:

  • The Renegades of Funk - Rage Against The Machine
  • Eusko Gudariak
  • Somos Cinco Mil - Víctor Jara
  • Folías de Libertad - Los Sabandeños
  • The Partisan - Leonad Cohen
  • Sale Sobrando - Lila Downs
  • Himno de la Unidad Sandinista - Carlos Mejía Godoy
  • ¡A las barricadas!
  • Ke se vayan - Solbenzia Zero

2015/02/06

ariketa | Angelen arratsaldea

Erretiratuta dago gure Angel. Baina orain, lanean ari zenean baino lanpetuago dabil, familiako guztiek mesedeak eskatzeko deitzen diotelako. Gaur arratsaldean, adibidez, bere amak eta bere semeak deitu diote.
Entzun itzazu beheko bi grabazioak, eta egin itzazu ariketak. Hainbat aditz laguntzaile errepasatzeko baliko dizu!
Ariketa luze samarra da. Horregatik, bi ataletan banatu dugu: Angelen arratsaldea 1. atala, eta Angelen arratsaldea 2. atala. 
Grabaziorako erabili dugun musika: Joseba Irazoki





Angelen arratsaldea 1. atala 

 Grabazioa Ariketa Angelen arratsaldea. 1. atala


Angelen arratsaldea 2. atala 

Grabazioa Ariketa Angelen arratsaldea. 2. atala

2015/01/22

ariketa | Argindarraren faktura

Irudia hemendik hartua
Angelek ikaragarrizko faktura jaso du. Argindarra beti bezala kontsumitu du azken boladan, baina orain, inoiz baino gehiago kobratu nahi diote.
Entzun ezazu Angelen istorioa pare bat aldiz, eta gero saiatu beheko ariketa egiten.
Musika: Tapia eta Leturia

Grabazioa


Ariketa

Argindarraren faktura

2014/12/27

esaera | Bazen garaia!

Zerbaiten zain gaude. Zerbait gertatzea nahi dugu. Azkenean, gertatzen da, iristen da momentua. Eta orduan... a ze poza! "Bazen garaia!"

Horixe da esaera hau erabiltzeko egoera. Adibidez, klasean aspergarri bat bukatzen denean erabiltzen dugu. Edo oporrak iristen direnean. Horrelako egoera batzuk pentsatu ditugu, eta elkarrizketa batzuk sortu ditugu "Bazen garaia!" esaera tartekatzeko. Hemen dituzue grabaturik.

Entzun itzazue, eta gero, egin azpiko ariketa errepaso gisa.

Beste egoeraren bat, edo elkarrizketaren bat bururatzen bazaizue, idatzi iruzkinetan, eta gustura irakurriko ditugu!
Grabazioko musika: Anaia Arrebak

Grabazioa



Ariketa

Bazen garaia!

2014/11/20

ariketa | Anderrek gidabaimena atera nahi du

Irudia hemendik hartua.
Anderrek gidabaimena atera nahi du, baina... aix! Ez du dirurik. Horregatik, gurasoekin hitz egitea erabaki du.

Ariketa honetan, grabazio bat entzunen duzu, eta gero, grabazioaren transkripzioan hutsune batzuk aurkituko dituzu betetzeko. Klasean landutako zenbait kontu errepasatzeko balioko dizu.

Ea zer moduz egiten duzun!


Grabazioa



Ariketa

Ander

2014/11/12

ariketa | Tatok, Danik eta Mikelek piper egin dute gaur.

Argazkia hemendik hartua.
Horixe bada, gaur Tato, Dani eta Mikel ez dira klasera etorri, piper egin dute!

Hori bai, bakoitzak arrazoi bat zuen horretarako, eta gainerako ikasleek komentatu egin dituzte; bat gaixorik dago, beste bat ikastaro bat egiten ari da, eta besteak piper eginen zuela esateko mezu bat bidali du, baina ez du azaldu zergatik.

Entzun grabazioa, eta egin beheko ariketa, ea zer moduz ateratzen zaizun!
Musika: Piperrak - Kualkier dia


Grabazioa



Ariketa

Tatok, Danik eta Mikelek piper

2014/10/30

esaera | Bai zera!

Zerbait posible ez denean, zerbaitekin ados ez gaudenean, edo oso harrigarria iruditzen zaigunean, askotan erabiltzen dugu bai zera! esaera.


Klasean, praktika txiki batzuk egin ditugu, eta hemen dituzue errepasatzeko.


Entzun grabazioa pare bat aldiz, eta gero, saiatu ariketa egiten (grabazioko musika Gatibu taldearena da, Ure dakar zeruek izeneko kanta).

Zuri beste adibideren bat bururatzen bazaizu, animatu zaitez eta idatzi iruzkinetan!


Grabazioa

Ariketa

Bai zera!