Oraingo honetan euskal musikaren historiari begiratua eman diote euskaltegiko ikasleek. Azken mendean izan diren aldaketak aztertuko dituzte hamarkadaz hamarkada. Aukeraketa esanguratsua egin dute, nahiz eta, ezinbestean, kanta eder asko bazterrean utzi behar izan dituzten.
2025/03/19
Musikaz Blai 09 | Euskal musikaren historia
Oraingo honetan euskal musikaren historiari begiratua eman diote euskaltegiko ikasleek. Azken mendean izan diren aldaketak aztertuko dituzte hamarkadaz hamarkada. Aukeraketa esanguratsua egin dute, nahiz eta, ezinbestean, kanta eder asko bazterrean utzi behar izan dituzten.
2024/07/11
Musikaz Blai 08 | Herrialde zapalduak eta emakumearen bazterketa
Oraingoan gaia hautatzeko eztabaida sutsua izan dugu klasean, eta emakumearen egoera eta herrialde zapalduena uztartzea erabaki dugu azkenean.
Ikasleek txintxo demonio egin dute haien lana, eta bakoitzak kantu bat aukeratu eta haren aurkezpena landu du, modu bikainean, bai hooooixe!!!
Ordu bete inguruko saioa da, eta edozein momentutan edo egoeratan entzun daiteke gustura; lanean ari zaren bitartean, arropa lisatzean, komuna garbitzean, amorantearekin zauden bitartean... zu zeu!
Gogoan hartu aurreko Musikaz Blai irratsaio guztiak entzungai dituzula blog honetan Musikaz Blai etiketapean.
Gora musika eta biba euskara!!!
Honatx saio honetako kanten zerrenda:
- Baraye - Shervin Hajipour
- Erre zenituzten - Xabi Solano
- La Carta - Violeta Parra
- Antipatriarca - Anita Tijoux
- Río abajo - Anita Tijoux
- Canción sin miedo - Vivir Quintana con el mariachi Mexicana hermosa
- Quien manda (Hemen eta hor) - Esne Beltza ft. Mala Rodríguez & Fermin Muguruza
- Hierro - Ketekalles
- Maravillas - Berri Txarrak
- Pétalos - Barricada
- Agrupación de Mujeres Violentas - Def Con Dos
- Reina - Ruth Lorenzo & @Tanxugueiras
- Machirulo escóndete - Tongo
2023/06/09
Musikaz Blai 07 | Soinu-bandak II
Ongi etorri musikazaleok Musikaz Blai saiora!!
Hemen gatoz berriro ere Campiongo ikasleok, zuen belarriak musikaz blaitzera!!
Aurreko saioetan hainbat gai aukeratu ditugu abestiak aurkezteko, eta horietako batean filmetako soinu bandak gaia aukeratu genuen. Hala ere, banda garrantzitsu batzuk aipatu gabe utzi genituela iruditu zaigu, horrexegatik, saio honetan aurreko hura osatzen saiatuko gara.
Historiako film eta soinu bandarik onenetarikoak ekarriko dizkizuegu, aurretik egindako zerrenda hura osatzeko.
Hona hemen aukeratutako abestien zerrenda:
- RAINDROPS KEEP FALLING ON MY HEAD, B.J. Thomas. Bi gizon, patu bakarra filmekoa
- FOR THE LOVE OF A PRINCESS, James Horner. Braveheart filmekoa
- RAIDER’S MARCH, John Williams. Indiana Jones, arka galduaren bila filmekoa
- WANDERING STAR, Lee Marvin. Izenik gabeko hiriaren kondaira filmekoa
- EZ DUGU NAHI BESTE BERORIK, Alos Quartet. Akelarre filmekoa
- WATERLOO, ABBA. Mamma mia! filmekoa
- NOW WE ARE FREE, Hans Zimmer. Gladiator filmekoa
- INTERNAZIONALA. Gorriak filmekoa
- THE WINNER IS, Mychael Danna eta Devotchka. Miss Sunshine Txikia filmekoa
Prest zaudete? argiak, kamera, akzioa!!
2020/03/23
Musikaz Blai 06 | Zentsura

Musikak eta zentsurak eskutik helduta ibiltzen dira maiz, tamalez.
Horregatik, oraingoan, harreman hori argiki erakusten duten hainbat adibide aukeratu ditugu, eta aztertu kasu bakoitzean nola gauzatu den lotura hori.
Dudarik gabe, erpin askoko gaia dugu hau. Adierazpen askatasunak badu mugarik? Non ezarri? Nork?
Goizeko 8etako ikasle saiatuak, buru belarri murgildu dira zentsuraren eremu korapilatsuan, eta haien ekarpenak bildu dituzte Musikaz Blai saioaren ale honetan.
Honatx entzunen duzuna:
- God save de Queen - Sex Pistols
- A desalambrar - Víctor Jara
- Al otro lado del río - Jorge Drexler
- Quédate en Madrid - Mecano
- Cuervo ingenuo - Javier Krae
- Waltz no 2 - Dimitri Shostakovich
- They Don't Care About Us - Michael Jackson
- All The Things She Said - T.A.T.U.
- Killing in the name - Rage against the machine
- O.V.N.I. - Josetxu Piperrak & The Riber Rock Band
Goza ezazue gurekin batean!
2019/06/26
Musikaz Blai 05 | Zergatik Bob Dylan?
Hemen dago berriz ere!!! Heldu daaaa!!!
MUSIKAZ BLAI
Euskaltegiko ikasleek egiten duten musika irrati saioa!!!
Oraingoan, MAPSAko ikasleek egina. Eta dena galdera honen inguruan: zergatik eman zioten Bob Dylani literaturako Nobel saria? E? Zergatik berari eta ez besteren bati?
Galder horrek gidatuta prestatu dugu saioa. Entzun, gozatu, eta ados nahiz desados egonda, utzi zure iritzia sarrerako iruzkinetan!!
Hauxe duzue saio honetako kanten zerrenda:
- Joan Baez (Judas Priesten bertsioa) - Diamonds and Rust
- Pink Floyd (Kornen bertsioa) - Another Brick in the wall
- Bruce Springsteen - The River
- La Polla Records - Delincuencia
- Joaquín Sabina - Que se llama soledad
- Queen - The show must go on
- Calle 13 - Latinoamérica
- Los zopilotes txirriaos - Siete mares
2015/06/22
Musikaz Blai 04 | Hamaika abesti bihurri
Ikasturtea bukatu aurretik, abesti "bihurri" zenbait bildu ditugu beste Musikaz Blai saio interesgarria egiteko, eta hementxe duzue!
Gogoan hartu aurreko Musikaz Blai saioak ere entzungai dituzuela blog honetan.
Honakoa duzue oraingoan aukeratu ditugun kantuen zerrenda:
- Palabras para Julia | Rosa León
- where have all de flowers gone? | Woody Gothrie
- A desalambrar | Víctor Jara
- Eve of destruction | Barr McGuire
- Langabeak | Anje Duhalde
- Diguem no | Raimon
- Sunday bloody sunday | U2
- Preguntitas sobre Dios | Atahualpa Yupanqui
- Seven Seconds | Youssou N’Dour eta Neneh Cherry
- Like a rolling stone | Bob Dylan
- Itziarren semea | Telesforo Monzón
2015/03/10
musikaz blai 03 | Musika eta Iraultza
Oraingoan, musika iraultzaileari buruzko saioa prestatu dugu.
Iraultza, izatekotan, musikaz blaitua izanen da, ala ez da izanen! Hori argi dugu guk! Horregatik, modu batean edo bestean iraultzarekin harremana duen musika aukeraketa egin dugu. Saioak 40 minutu inguru irauten du. Ea zer iruditzen zaizuen!
Beti bezala, Los Coronas taldearen Polk Salad Annie kanta erabili dugu saioaren hasiera eta amaiera girotzeko.
Eta gogoan hartu Musikaz Blai saio guztiak entzungai dituzuela blog honetan!
Honako hauek dira irratsaioan entzunen dituzuen kantak, hurrenkera honetan:
- The Renegades of Funk - Rage Against The Machine
- Eusko Gudariak
- Somos Cinco Mil - Víctor Jara
- Folías de Libertad - Los Sabandeños
- The Partisan - Leonad Cohen
- Sale Sobrando - Lila Downs
- Himno de la Unidad Sandinista - Carlos Mejía Godoy
- ¡A las barricadas!
- Ke se vayan - Solbenzia Zero
2014/11/26
musikaz blai 02 | Soinu-bandak
Musikaz Blai ikasleok egiten dugun musika saioa duzue, eta gure musika zaletasuna zuekin guztiekin partekatzea du helburu.
Oraingoan, soinu-banden inguruan antolatu dugu, eta horretarako, geure film kuttunenetako musika bildu dugu.
Hiru ordu laurden irauten du saioak, eta Musikaz Blai 01 saioan egin genuen bezala, kanten inguruko azalpentxo batzuk entzunen dituzue bakoitzaren hasieran, eta ondoren, kanta osorik.
Goza ezazue!
Hemen duzue aukeratu ditugun kanten zerrenda:
- The good, the bad and the ugly, Ennio Morricone. The good, the bad and the ugly filmekoa.
- Douha Alia, Cheb Mamy. Barrio filmekoa.
- The sacrifice, Michael Nyman. The Piano filmekoa.
- The eye of the tiger, Survivor. Rocky III filmekoa.
- Volando voy, Kiko Veneno. Volando voy filmekoa.
- Comptine d'un autre été, Yann Tiersen, Hutsun txalaparta taldearen bertsioa. Amelie filmekoa.
- Adagio for strings, Samuel Barber. Platoon filmekoa
- The end, The Doors. Apocalypse now filmekoa.
2014/06/05
musikaz blai 01 | 80ko hamarkada
Ordu bete irauten du, bertan aurkituko dituzue kanten inguruko azalpentxo batzuk, eta -oso garrantzitsua- kantak osorik entzuteko parada izanen duzue.
Sintoniarako aukeratu dugun musika Los Coronas taldearen Polk Salad Annie izeneko kanta da, eta eskerrak eman nahi dizkiogu Eneko Arbeari, saioa ilustratzeko grabatu zituen bateria arradengatik.
Hemen duzue aukeratu ditugun kanten zerrenda:
- Toto - Hold the line
- Bob Marley and The Wailler’s - Redemption
- Motörhead + Girlschool - Don´t touch
- AC/ DC - For those about to rock (we salut you)
- The Clash - Rock the Casbah
- Cyndi Lauper - Girls just want to have fun
- Queen - I want to break free
- Barricada - Barrio conflictivo
- Dire Straits - Brothers in arms
- Eskorbuto - Historia triste
- Baron Rojo - Siempre estás allí





