2014/03/24

esaera | Sutan jartzean probatzen da eltzea


argazkia hemendik hartua
Esaera hori lantzen ibili gara egunotan klasean. Sutan jartzean probatzen da nolakoa den eltzea, edo, laburrago ere erabili ohi da; sutan jartzean probatzen da eltzea. Hemen duzue esaeraren azalpena, eta adibide batzuk. Anima zaitezte, eta idatzi iruzkinetan adibide gehiago. Gogoan hartu; zenbat eta gehiago erabili, orduan eta hobeki ikasiko ditugu esaerak!

Azalpena
Zerbait uste bezain ona edo baliogarria den jakiterik ez dago benetan probatzen den arte.

Adibideak
Elkarrizketa batzuk ere sortu ditugu nola erabili ikasteko.
Hemen dituzue entzungai:

Sutan jartzean probatzen da nolakoa den eltzea 01

Sutan jartzean probatzen da nolakoa den eltzea 02


Hemen dituzue grabazioen transkripzioak:

Sutan jartzean probatzen da nolakoa den eltzea 01 
—Alpeetara joateko erosi nuen berokia erakutsiko dizut.
—Zer, hain garesti ordaindu zenuen hura?
—Bai, begira, hauxe da.
—A bai, oso polita da, Cris, eta oso ongi ematen dizu.
—Dendan esan zidaten oso ona dela haizeaz eta euriaz babesteko. Eta baditu reflektante berezi batzuk, kolorez aldatzen direnak tenperaturaren arabera.
—A bai? Joe zenbat gauza! Dena den, sutan jartzean probatzen da nolakoa den eltzea.

Sutan jartzean probatzen da nolakoa den eltzea 02 
—Hautagaien artean, zein iruditzen zaizu egokiena lanposturako?
—Ba... azkena, ezta? Esperientzia eta motibazio handikoena da, hiru hizkuntza dakizki gainera...
—Erabat ados nago. Eman diezaiogun aukera bat ikusiko dugu ba.
—Bai, azken finean, sutan jartzean probatzen da nolakoa den heltzea.

4 iruzkin:

  1. Mus jokalari harroputzaei esateko aproposa da esaera hau. Adibidez: Muslari batek oso ona dela eta txapela asko irabazi dituela esaten duenean erantzun ona da : " et, et, et, SUTAN JARTZEAN PROBATZEN DA NOLAKOA DEN ELTZEA "

    ErantzunEzabatu
  2. nire lagunak atzo esan zidan, ni baino patata tortilla hobea, egiten duela.
    eta nik erantzun nion ...."sutan jartzean probatzen da nolakoa den eltzea" ; nahi baduzu, txapelketa bat egingo dugu ,eta ikusiko da nor den hoberena.
    ib

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Joe! Ba nahi baduzue, ni epailea izanen naiz txpelketa horretan! XD

      Ezabatu