2017/02/28

Inauteriak euskaltegian

Pasa den ostegunean ikasleok inauteriak ospatu genituen. Aste osoan zehar prestatu genituen: ideiak, mozorroak, kantak eta abar.

DSC_4306a

Egun horretan, goizean, mozorrotu ondoren, ikaskideok beste garaia batzuetara joan ginen eta pertsonaia batzuen larruan sartu ginen: indioak, unaiak, piratak, pertsonaia arraroak, eta zoritxarrez, "jende berdeak" ere bai; orain dela hogeitahamasei urte "kolpea" egin zuten eta ikasle batzuek asko gogoratzen dugu hartatik. Kaka zaharra!

DSC_4348a

Festa gelaz gela ibili zen, gora eta behera, kantatzen, dantzatzen eta barre asko egin genuen.

Heldu nauzu urrundanik
gaua bidean emanik

Gaua bidean emanik eta
ihaute dela entzunik

Etxeko andere galanta
begia duzu xarmanta

Zure eskutik desira dugu
xingarra eta lukainka

DSC_4340a

Bukatzeko, hamaiketako handia egin genuen: patata-tortilla eta barazki-tortilla, urdaiazpikoa, gazta, gazta-pastela eta noski, ardoa. Dena oso ona zegoen.
Mahaiak garbitu eta gero, ikasle batzuk Noe tabernara joan ginen kafe bat hartzera eta besteak bizpahiru konbinatu hartzera joan ziren festa jarraitzeko.
Hori oso ongi dago, baina ez ahaztu, datorren asteazkenean, "errautsak hartu" behar direla.

Ikusi hemen eguneko irudi zenbait:


DSC_4306a
Zorionak ikaskide maiteok, festa oso polita izan zen eta. 
Eskerrik asko!
                                                           2017ko otsailaren 24an   

1 iruzkin: