- Urliak lehengo lepotik burua jarraitzen du.
- Sendia lehengo lepotik burua (duela) dabil.
Klasean esaldia noiz erabiltzen den ikasteko elkarrizketatxo batzuk prestatu ditugu, eta horietatik bi aukeratu ditugu. Hementxe dituzue, ea zer iruditzen zaizkizuen:
Lehengo lepotik burua 02
Hemen dituzue grabazioen transkripzioak:
Lehengo lepotik burua 01
—Aupa, bikote!
—Aupa!
—Zer moduz doaz auzoko jaietako prestaketa lanak?
—Uff... ba, azken momentura arte gauzak zintzilik eta prestatu gabe.
—Beti bezala, badakizu, lehengo lepotik burua. Desastre hutsa gara!
—Laguntzera etorri nahi baduzu...
—Gustura joango nintzateke, bai, baina basurdea labean daukat, eta joan beharra daukat...
—Bai, bai... zu ere lehengo lepotik burua, ezta?
Lehengo lepotik burua 02
—Kaguen.... gaur berriz ere irabazten hasi, eta azken momentuan kaka goitik behera! Kriston gola sartu digutela!
—Eta aurrekoan ere bai, gauza bera! Beti igual!
—Talde honek lehengo lepotik burua jarraitzen du! Atera beste ronda bat patxaran!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina