2014/04/08

Nafar aire zaharretan: Kapareren hitzaldia.

Aurreko egunean, Nafarroako euskal kanta zaharrei buruzko emanaldia eskaini zigun Txema Hidalgok Arturo Campion euskaltegian.

Txema Hidalgo "Kapare"
Txema Hidalgo Iruñean Kantuzen parte hartzen hasi zen, eta han ohartu zen kantatzen zituzten abesti gehienak Nafarroatik kanpokoak zirela. Hori dela eta, Nafarroako euskal kantu zaharrak ikertzen hasi zen, eta orain dela gutxi Nafar Aire Zaharretan izeneko liburua argitaratu du.
Liburu horrek, Nafarroako antzinako abestiak biltzen ditu. Liburuan, 1.500 kanturen doinuak, partiturak eta hitzak agertzen dira, eta XV. mendetik 36ko gerrara bitartean kantatutakoak dira.

Azken 4 urteak pasatu ditu abestiak biltzen, eta Aita Donostia, Aita Jorge Riezu eta Azkue izan dira bere iturri nagusiak. Nafarroako Artxiboan ere lan handia egin du.

Liburuan, mota guztietako kantak daude: amodio kantak, elizako kantak, artzain kantak, festa, erronda edo mozkor kantak, eta baita urkabe kantak ere. Kanta guztiak nafarrakoak dira, eta guztiek euskaraz dituzte hitzak. Kantu berri batzuk ere aurkitu daitezke Hidalgoren lanean.

Hitzaldian aipatutakoen artean, bi ideia nagusi nabarmendu nahi genuke: alde batetik, Nafarroan, Euskal Herriko gainerako tokietan baino euskal kantu zahar gehiago gorde dela, industrializazioa berandu sartu zelako hemen, eta, beste batetik, kantuen (eta, oro har, kulturaren) transmisioa batez ere emakumeek egin dutela.

Liburua inolako laguntza ekonomikorik gabe egin du, eta argi dago ikaragarrizko lana egin duela.

Liburua bi liburukitan dago banatua, eta CD bat ere badakar, kantuak dituena. Ale gutxiko argitalpenak egin dituzte (orain bigarrena atera berria dute). Ahal izanez gero, ez galu erosteko aukera!

1 iruzkin:

  1. oso ona iruditu zitzaidan hidalgoren hitzaldia. Nire ustez, herriko abestiak oso inportanteak dira, gure kultura eta gure ohiturak agertzen direlako. Batez ere garaia hauetan , euskararen munduari laguntzak kendu dizkiote.
    Hidalgoren lana , oso interesgarria iruditzen zait bere seriotasunagaitik .
    gaur egunkarian irakurri dut eskolako bertsolaritzari diru laguntza kneed diote(la,)
    Nafarroako gobernuaren euskarari azken erosoa.

    ib

    ErantzunEzabatu