2014/02/28

zalantza | "joan behar naiz" ala "joan behar dut"?

Batzuetan zalantza sortzen zaigu behar aditza (behar izan) erabiltzean. 

Honelako kasuetan argi dago:
  • Boligrafoa hartu behar dut
  • Arrautzak erosi behar ditut.
  • Ariketa egin behar dugu.

Baina zer gertatzen da beste kasu hauetan? Nola erabili behar da?
  • Etxera joan behar dut / Etxera joan behar naiz?
  • Non eseri behar dugu? / Non eseri behar gara?
  • Billabesaz etorri behar duzu? / Billabesaz etorri behar zara?

Bada, Euskaltzaindiaren arabera, normalean nor formako laguntzaileak eskatzen dituzten aditzekin ere nork-nor formakoak erabiltzen dira behar izan aditzarekin:
  • Etxera joan behar dut.
  • Non eseri behar dugu?
  • Billabesaz etorri behar duzu?

Hala ere, nor forma ere onartuta dago kasu hauetan (joan behar naiz, etorri behar zara...), zenbait zonaldetan hala erabiltzen baita.
Esaldi inpertsonaletan, baina, nor forma erabiltzen da:
  • Euskara ikasteko, euskaltegira joan behar da.
  • Kurtsoa pasatzeko asko ikasi behar da.
  • Gauzak ongi egin behar dira.

BERAZ 
Euskara batuan joan behar dut bezalako esaldiak egitea gomendatzen du Euskaltzaindiak, baina joan behar naiz bezalakoak ez daude gaizki, onartuta daude. Esaldi inpertsonaletan, nor formak erabiliko ditugu.


Behar izan aditzarekin praktika txiki bat egiteko, talo goxo-goxoak nola prestatu behar diren azalduko dugu hurrengo testutxoan:


Osagaiak: Arto irina, gazta eta ur epela.
Nola egin behar da?
Hasteko, arto irina bota behar dugu katilu batean, erdiraino edo. Ondoren, bi goilarakada gatz bota behar dugu, eta dena nahastu behar dugu.Gero, ur epela gehitu behar dugu. Nahasketa egina dugunean, orea 
indar handirik gabe oratu behar dugu. Masatik hartutako zatitxo batekin, bola bat egin behar dugu.
Mahai gainean irin apurtxo bat jarrita, bola talotzen hasi behar dugu, bolaren kanpoaldetik hasita. Orea findu samarra dagoenean, talo-palara pasatu behar dugu, eta bertan talotu behar dugu, fin-fin utzi arte.
Gero, suari egurra eman, eta zartagi batean jarri eta erre egin behar dugu taloa. Buelta eta buleta ibili ondoren, gazta jarriko diogu, eta jan eginen dugu.
On dagizuela!

6 iruzkin:

  1. "Behar naizera" eta talo zalea bezala errezeta atsegin dut. On egin!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. datorren larunbatean, etxekoentzat taloak prestatu behar izango ditut.

      taloak egiteko errezeta behar da.

      zerbait berria sukaldatzen dudanean, errezetak irakurri behar dut.

      Ezabatu
    2. zuzendu behar dut.....errezetak irakurri behar ditut

      ib

      Ezabatu
  2. Baina orduan.....

    Nik arduratsua izan behar dut?
    Eta

    Ni arduratsua izan behar naiz?

    Hala da?

    ErantzunEzabatu