2013/10/10

Goizeko 7etan joaten gara euskaltegira

Goizeko 7etan, talde jatorra elkartu gara euskaltegian euskara jo eta su ikasteko. Hala ere, ez dugu uste euskararen frikiak garenik. Hasierako egun hauetan, elkar ezagutzen aritu gara, eta batez ere, gure lanean egiten duguna komentatu dugu. Hauexek gara taldea osatzen dugunok:


Jesus

Lantegi batean aritzen da. Normalean, 10etan sartzen da lanera, eta goizeko 6etan ateratzen da. Lanean, lankideekin kafea hartzen du, eta, okerrena, katean lan egiten du. Lanean gehien gustatzen zaiona kafea hartzea da, eta gutxien gustatzen zaiona katean aritzea.


Alfredo

Bulego batean ari da lanean. Goizeko 9,30etan sartzen da lanera, eta arratsaldeko 7ak aldera ateratzen da lanetik. Ordenagailuarekin, eta telefonoarekin egiten du lan. Lanean gehien gustatzen zaiona jende asko ezagutzea da, eta gutxien gustatzen zaiona Nafarroako gobernuarentzat lan egitea. 


Ignazio

Ignazio dekoratzailea da. 6etan sartzen da lanera, eta 9ak aldera ateratzen da. Ordenagailuan marrrazkiak egiten ditu, eta egunero, 10etan kafea hartzen du. Gutxien gustatzen zaiona goiz jaikitzea da, eta gehien gustatzen zaiona bezeroekin egotea eta hitz egitea da.


Elena

Elena psikologoa da. Eguerdian sartzen da lanera, eta 6etan ateratzen da lanetik. Lanean, bezeroekin hitz egiten du, bezeroei deitzen die zita emateko, eta hilaren bukaeran fakturak prestatzen ditu. Gehien gustatzen zaiona jende asko ezagutzea da, eta gutxien gustatzen zaiona pelmak jasatea.


Santi

Kooperatiba batean ari da lanean Santi. Goizeko 9etan sartzen da lenara, eta 7etan ateratzen da. Lanean, telefonoz hitz egiten du, kontabilitatea eramaten du, eta kafea hartzen du. Gehien gustatzen zaiona baserrietara joatea da, eta gutxien gustatzen zaiona telefonoz hitz egitea.


 Bittor
Bulego batean ari da lanean Bittor. Goizeko 8etan sartzen da lanera, eta arratsaldeko 5etan ateratzen da. Lanean, ordenagailua pizten du, eta mezuak idazten eta irakurtzen ditu. Gutxien gustatzen zaiona nagusiarekin elkartzea da, eta gehien gustatzen zaiona bulegotik ateratzea.


Javierito

Irakaslea da Javierito. 7etan sartzen da lanera, eta 3retan ateratzen da. Lanean, ikasle pelmak jasaten ditu, itzulpenak egiten ditu, eta bileretara joaten da. Gehien gustatzen zaiona lanetik eskakeatzea da, eta gutxien gustatzen zaiona bileretara joatea.

Oso talde jatorra gara. Orain arte ez genuen elkar ezagutzen, baina hemendik aurrera oso lagun onak izanen gara, seguru. Zuk ere ezagutu nahi bagaituzu, etorri egunen batean euskaltegira goizeko 7etan!

1 iruzkin:

  1. A ze kuadrilla! Frikiak ez dakit, baina oso guapoak ez zarete, ezta? Edo agian aurtengo irakaslea kabroi samarra da, ez da hala? Zorte on eta asko ikasi!!

    ErantzunEzabatu