2013/10/22

filma - Nömadak TX


Nömadak Tx film dokumentala musikaren bidezko komunikazioan dago oinarrituta.

Hainbat kulturatako jendea musikaren bidez elkartzen ditu istorio grafiko honek.

Oso film ezaguna da, eta sari asko jaso ditu. Horratx nola aurkeztu duten Txalap.art-en:

NÖMADAK TX EGITASMOA

“Soinua mugimendutik sortzen da. Benetako musikari batek mugitu egin behar du, bidaiatu egin behar du. Ala aurkituko ditu soinu berriak. Nömadak TX mugitu egiten diren musikari biren istorioa da. Aldean txalaparta daramate, besteak ez bezalako musika tresna bat, soinu egiteko pertsona bi behar dituena. Euren bidaian India, Laponia, Sahara eta Mongolia ezagutu dituzte, eta euren musika hango herri nomaden musikarekin fusionatu dute. Izotzezko eta areazko basamortuak zeharkatu, Mongoliako mendietan zaldi gainean ibili, Indiako mendebaldea trenez gurutzatu …

Hori dena egin behar izan dute soinu bila joateko. Aurkitutakoan, beste herri batzuk eta beste pertsona batzuk aurkitu dituzte, denak aldarri berarekin:

Hemen gaude, bizirik gaude, geu gara.”

Euskaltegian ikusteko aukera izan dugu, baina zaila da hor barna aurkitzea. Argiaren kanalean, baina, osorik ikus daiteke. Beheko esteka klikatu, eta hantxe aurkituko duzue. Gozatu!

Nömadak Tx film dokumentala osorik ikusgai esteka honetan:

2 iruzkin:

  1. Txalaparta leku guztietara eramatea ez da gauza makala! Baina musikariak ezin dio uko egin mugimenduari. Soinu zaharrak eta berriak nahastuz beste soinu baten bila.

    ErantzunEzabatu
  2. Iruzkin ederra, bai horixe, anonimo jauna / anderea!
    ;-)

    ErantzunEzabatu