2013/10/01

dokumentala - Euskararen berreskuratzea

Ikaragarrizko aurrera pausoak eman ditugu azken 50 urtean euskararen berreskuratzean. Asko dugu oraindik egiteko, eta zailtasunak eta oztopoak asko eta garrantzitsuak dira. Baina atzera begiratuta, egindako lana ikusgarria da. Lan horren berri ematen du Euskararen berreskuratzea dokumentalak.

Dokumental hau, Garabide Elkarteak egin du. Bere web gunean horrelaxe aurkeztu dute dokumentala:
Euskararen biziberritze partziala aztertu, sintetizatu eta erakusteko Garabide Elkarteak hasi duen lanaren lehen emaitza duzu ondoko pelikula. Euskararen esperientziaren gakoak azaltzeko eta erakusteko dokumentala da, Euskararen berreskuratzea izeneko liburuaren osagarri.
Gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik hemen.

Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk. (41:45 min)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina