Mugaldekoak, Bera inguruko lagun koadrila da, musikari finak guztiak ere. Bere "bio"an jarri dutenaren arabera:
Mugaldekoak taldeak SUSA argitaletxeak 2004an argitara emandako izen bereko poema liburua izan zuen abiapuntu. Liburu hartako zenbait testu pop-rock, folk, blues eta country kutsuko musikarekin atontzen aritu ziren Edu Zelaieta idazlea, Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikariak, liburua jendaurrean aurkezteko asmoz. Hala, emanaldiz emanaldi, taldea sendotu eta finkatu zen, hasierako asmoa hori ez izanagatik ere.
Hemen duzue Zakur arra eta ehunzangoa kanta, klasean entzun eta gozatu duguna:
Letra ikusteko, klikatu "Lortu informazio gehiago" horren gainean.
Mugaldekoak
Zakur arra eta
ehunzangoa
Bi
lagun topatu ziren
aurrez aurre,
bata zakur arra zen
bertzea ehunzangoa.
Lehenak galdetu zion
lotsarik gabe:
nola moldatzen haiz
hi,
adiskide?
Zakurrak pentsatu
eta berriz pentsatu:
nola hainbeste zango
batera altxatu?
Ez baitzuen ulertzen
zakur arrak
nola egiten duen
pixa ehunzangoak.
Ehunzangoak hala
erran omen zuen:
nekez ulertuko duk
lau hankatan
pentsatuz.
Probatan ibiltzen zen
bi hankak igota,
baina beti erortzen
zen
zakurra lurrera.
Hire pitoa ahantzi,
ulertu nahi baduk.
Ehunka zango izateko
aukera ederra duk.
Probatan ibiltzen zen
bi hankak igota,
baina beti erortzen
zen
gaixoa lurrera.
uaaaaaaaaaaau!!! oso onaaaaaaaaaak!!
ErantzunEzabatueta bideoa ikaragarriaaaaaaaaaa!!
mila esker konpartitzeagatik!