2013/03/01

BELARRIA EGIN: Gaur, guriaannn.... Julen Madina.

Euskaldun zaharrei ulertzen zailtasun handiak izaten ditugu maiz. Baina, aztertzen hasita, gehienetan problemarik gabe ikusten dugu ez dutela hain "zerrao" hitz egiten. Kontua zera da; azkar hitz egiten dutela, kontrakzio asko egiten dituztela, beren zonaldeko euskararen ezaugarriak arrotz egiten zaizkigula (dut, det, dot, düt...).
Hoberena, belarria egitea da. Zenbat eta gehiagotan hitz egin euskaldun zahar batekin, orduan eta hobeki ulertuko dugu esaten duena.
Bideo honetan, Julen Madinaren parodia bat ikusiko dugu. Eta oso azkar hitz egiten du Julenek! Horregatik, behean, esaten duena transkribaturik jarri dugu, entzun bitartean irakurtzeko. Bizpahiru aldiz ikusita, ez da hain zaila!

Gomendioak: ikusi bideoa behin, lasai. Gero irakurri testua. Ondoren jarri bideoa martxan, eta entzun bitartean, irakurri testua berriro.




Transkripzioa beherago irakur dezakezu:



GAUR, GURIAAANNN.... JULEN MADINA

—Motxi, oho, motxi, oho, oho...

—Aupa, ni Julen Madina naiz. Sanferminetan entzierroak telebisioan ikusten duzuenean-eta, esaten duzue, bada, hara! Hernaniko calvoa! Horixe!

—Jendeari ukalondoak emateko fama daukat nik entzierrotan, baina, qué ostias, eske jendeak ez dauka puta ideiarik! Jartzen dira oilaskoak bururik gabe, zera, korrika, parean, eta enbarazo egiten dute!

―XXXXXX

—Orain estranjeroak mozkortuta eta drogatuta, besterik ez dago, diosss...

—EEEE Jimmyyyy, the encierro's calvoooouussss!!!

—Eta horrela ez da gustura egiten korrika entzierroetan!

—Pásalo bien!

—Adela, la ostia, es que no me dejas ni hablar!

—Entzierroko momenturik arriskutsuena zezenak buelta ematen duenean izaten da, ez. Oso peligrosoa izaten da. Orduan, zezenarengana joan eta...

—Motxi, motxi!

—Orain dela urte batzuk, ba, zezen plazan sartu aurretik, zezen batek buelta eman zuen, eta ni joan nintzen, motxi-motxi egitera, buelta eman eta berriz ere zezen plazan sartzeko, ja eta harrapatu zidan (sic) eta, hori da eskapada!

—Airean, horrela, rri-rra, rri-rra, bi-hiru buelta eman, ja eta lurrera bota, hemendik adarra sartu, hemendik atera, arrautzetatik iyaaa, 55 puntu!

—EEEE calvoouu, drink, drink, ee, Jimmyyyy eeeee!!!

—Kriston eskapada! Baina oraindik ere hemen nago, bizirik! Eta beitu (begiratu) zer nola egiten deten (dudan) korrika.

—Baina ez pentsatu ni entzierroetatik bakarrik bizi naizenik, e! Ni unibertsitateko Gorputz Heziketako irakaslea naiz.

—Eta judon, zinturon negro, zinko dan!

—Ah! Eta Mister Euskadi ere bai. Aurrenekoa!

—Eta orain, ba, Pásalon nago, ETB2n, iritzia ematen. Edozein gaitarako dut nik iritzia, ez? Edozein gai.

—Oso gaizki iruditzen zait.

—Oso gaizki iruditzen zait.

—Oso gaizki iruditzen zait.

—Beno, leheno ezagutzen ninduzuen, eta orain hobeto ezagutzen nauzue.

—Así, que badakizue! -Motxi-motxi!- Sanferminetan entzierroetan topatzen baldin bagara, badaezpada ere paretik kendu, bestela...

—Beno, aio! Motxi-motxi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina