2025/06/02

Arizkurenera txangoa

Nafarroako ipar-ekialdean, Baztan aranean dago Arizkun. Maiatzaren 21ean txango oso polita egin genuen. Herri txiki polita da, paisaia ederra du inguruan.

Iruñetik 9:00etan atera ginen,13 lagun gehi Izar izeneko txakurra ginenez lau autotan joatea erabaki genuen eta Belateko tunelean zehar Arizkunera iritsi ginen, kostata, ezin aurkitu ibili baikinen, gure ikaskide Feliren etxea. Han autoak utzi genituen eta Felik prestatutako kafea hartu ondoren, klasean komentatutako mendi ibilbideak egitera abiatu ginen.
Felik, gure ikaskideak, bi ibilbide prestatu zizkigun, bat mendian barna aldapatsuagoa eta luzeagoa, eta beste bat lauagoa eta motzagoa. Eguraldi ezin hobea egin zigunez, “alfer batzuk kar,kar,kar” motza egin zuten, Arizkundik, Erratzura, 4 kmkoa. Baina “mendizale finak edo ez hain alferrak,kar,kar,kar ” luzea aukeratu genuen.
Luzearen lehenengo zatian, aldapan gora, zuhaitzen, soroen, loreen eta animalien artean ibili ginen. Izugarri ederra!!
Goian etxe txiki bat dago, handik Baztan arana, Iparralde zati bat eta mendi tontor asko ikusten dira. Hemendik aurrera, aldapan behera, Gorostapolo, Erratzuko auzoraino jeitsi ginen. Bai polita!
Hortik, Erratzuko herriko tabernara joan eta bertan taldeko besteekin elkartu ginen.
Ibilbide motza egin genuenak, Erratzura iritsi ginenean, bueltatxo bat eman genuen herria ezagutzeko eta argazki politak ateratzeko.
13:00a aldera, Baztan ibaiaren bazterreko tabernaren terrazan, bide luzea egin zuten ikaskideekin, pintxoa eta bermuta hartu genituen, oso gustura, leku ikusgarria, ederra benetan.
Erratzutik, batzuk oinez eta beste batzuk autotan, Arizkunera itzuli ginen gure ikaskidearen etxera.
Hor, etxeko atarian, bazkaltzeko mahia apain-apain jarrita zegoen oinez joan ginenak iritsi ginenean eta bakoitzak etxetik egina eramandakoa gustura jan genuen.. Hizketan egon ginen, barrez, mundua konpontzen … eta dena euskaraz barra-barra.
Etxeko ingurua gozatuz eta hodeiak gero eta gehiago agertzen ari zirela ikusiz pasa genuen bazkalondoa. Egun polita pasatu genuen eguraldiaren laguntzarekin.

2025/03/19

Musikaz Blai 09 | Euskal musikaren historia


Oraingo honetan euskal musikaren historiari begiratua eman diote euskaltegiko ikasleek. Azken mendean izan diren aldaketak aztertuko dituzte hamarkadaz hamarkada. Aukeraketa esanguratsua egin dute, nahiz eta, ezinbestean, kanta eder asko bazterrean utzi behar izan dituzten.
Gozatu Musikaz Blai irratsaioa, gozatu musika eta gozatu euskara!



2024/07/11

Musikaz Blai 08 | Herrialde zapalduak eta emakumearen bazterketa

Bai, hala da, berriz egin dugu! Beste musika irratsaio izugarria prestatu dugu zuen belarriak gozatzeko!

Oraingoan gaia hautatzeko eztabaida sutsua izan dugu klasean, eta emakumearen egoera eta herrialde zapalduena uztartzea erabaki dugu azkenean.

Ikasleek txintxo demonio egin dute haien lana, eta bakoitzak kantu bat aukeratu eta haren aurkezpena landu du, modu bikainean, bai hooooixe!!!

Ordu bete inguruko saioa da, eta edozein momentutan edo egoeratan entzun daiteke gustura; lanean ari zaren bitartean, arropa lisatzean, komuna garbitzean, amorantearekin zauden bitartean... zu zeu!

Gogoan hartu aurreko Musikaz Blai irratsaio guztiak entzungai dituzula blog honetan Musikaz Blai etiketapean.

Gora musika eta biba euskara!!!


Honatx saio honetako kanten zerrenda:

  • Baraye - Shervin Hajipour
  • Erre zenituzten - Xabi Solano
  • La Carta - Violeta Parra
  • Antipatriarca - Anita Tijoux 
  • Río abajo - Anita Tijoux
  • Canción sin miedo - Vivir Quintana con el mariachi Mexicana hermosa
  • Quien manda (Hemen eta hor) - Esne Beltza ft. Mala Rodríguez & Fermin Muguruza
  • Hierro - Ketekalles
  • Maravillas - Berri Txarrak
  • Pétalos - Barricada
  • Agrupación de Mujeres Violentas - Def Con Dos
  • Reina - Ruth Lorenzo & @Tanxugueiras
  • Machirulo escóndete - Tongo

2023/06/09

Musikaz Blai 07 | Soinu-bandak II

Ongi etorri musikazaleok Musikaz Blai saiora!!

Hemen gatoz berriro ere Campiongo ikasleok, zuen belarriak musikaz blaitzera!! 

Aurreko saioetan hainbat gai aukeratu ditugu abestiak aurkezteko, eta horietako batean filmetako soinu bandak gaia aukeratu genuen. Hala ere, banda garrantzitsu batzuk aipatu gabe utzi genituela iruditu zaigu, horrexegatik, saio honetan aurreko hura osatzen saiatuko gara.

Historiako film eta soinu bandarik onenetarikoak ekarriko dizkizuegu, aurretik egindako zerrenda hura osatzeko.

    

Hona hemen aukeratutako abestien zerrenda:



    • RAINDROPS KEEP FALLING ON MY HEAD, B.J. Thomas. Bi gizon, patu bakarra filmekoa
    • FOR THE LOVE OF A PRINCESS, James Horner. Braveheart filmekoa
    • RAIDER’S MARCH, John Williams. Indiana Jones, arka galduaren bila filmekoa
    • WANDERING STAR, Lee Marvin. Izenik gabeko hiriaren kondaira filmekoa
    • EZ DUGU NAHI BESTE BERORIK, Alos Quartet. Akelarre filmekoa
    • WATERLOO, ABBA. Mamma mia! filmekoa
    • NOW WE ARE FREE, Hans Zimmer. Gladiator filmekoa
    • INTERNAZIONALA. Gorriak filmekoa
    • THE WINNER IS, Mychael Danna eta Devotchka. Miss Sunshine Txikia filmekoa


                            Prest zaudete? argiak, kamera, akzioa!!



2022/05/25

Jakin izan banu!

Zenbat aldiz ez ote gara damutu zerbait egin izanaz, edo egin ez izanaz?

Eta horrelakoetan, zer nolako esaldiak erabiltzen ditugu? 

Bada, "jakin izan banu!" askotan ateratzen zaigun esaldia izaten da horrelakoetan.

Esaldi hori erabiltzeko moduko zenbait egoera landu ditugu klasean, eta hemen ditugu berriz ere gogora ekartzeko, eta esaldia ongi barneratzeko.

Hiru elkarrizketa dituzu entzungai, eta bakoitzaren ondotik elkarrizketan esaten denaren transkripzioa, hutsune batzuk betetzeko.