2014/05/21

Iruñean barna paseoan

marrazkia:
Carlos Elizalde Zalba

Arturo Campion IKA euskaltegiko ikasleok paseoan ibili gara Iruñean barna, eta geure ustez interesgarriak diren zenbait toki bisitatu ditugu. Iruñea ezagutu nahi baduzu, ibilbide hau egiteko proposatzen dizugu: ez da luzea, Iruñeko Alde Zaharreko zenbait toki zoragarri gozatuko dituzu, eta oinez nahiz bizikletaz egin dezakezu. Ibilbidean barna puntu batzuk markatu ditugu, eta bakoitzari buruz daturen bat idatzi dugu.

Geure euskaltegitik bertatik abiatuta (Comedias karrika), Labrit Baluartera jo, Barbazanan barna Zaldi Zuriraino egin, San Jose plazara joan, Salsipuedes karrika ikusi, Nabarreriako iturria eta Luzioren karrikoa egoten zen tokia ezagutu, eta buelta gure Comedias karrikara.

 Goza ezazu!







Barbazana
Barbazan gotzainaren ingurabidea
Ingurabideak Barbazan Arnaltengandik hartu zuen izena. Barbazanek, Iruñeko apezpikua 1318- 1355 urteen artean, katedraleko Barbazan kapera eraiki zuen. Katedralaren atzealdean, Erdi Aroko harresi zaharraren horma zati bat, dorre bat eta Iruñeko Iparraldeko Atea (orain hormaz itxita) ikus daitezke. Erdi Aroan, ate honetatik Frantziako bidea ateratzen zen. Horiek dira geratzen diren Erdi Aroko harresiaren aztarna gutxienetariko batzuk.




Zaldi Zuria

Zaldi Zuria
Kale Berrian aurkitu zuten antzinako jauregi baten harriekin Zaldi Zuria izeneko ostatu berezi bat eraiki zuten Redín Baluartean XX. mendearen erdialdean. 
Antzina, bertan aritzen ziren sokagileak, kalean eta eskuz sokak egiten.



San Jose plazako iturria
San Jose Plazatxoa 
XIV.mendean kalonjeek Nabarrerian eraiki zuten beren auzoa, eta bertan zegoen Kalonjeen Plaza da gaurko San Jose plazatxoa. XIV. mendean Ospital Etxea zegoen tokian, Magisteritza Eskola ospetsua jarri zuten. Eraikin honez gain, komentu bat dago plazan, "Siervas de María”, eta komentu hori, lehenago, "Chantre"aren etxea zen (Erdi Aroan, katedraletan musikaz arduratzen zen pertsonari frantsezez “Chantre” esaten zioten). Plazak, katedralaren iparraldeko atetik hartu zuen izena. Ate hau XV. mendean iraiki zuten, eta izugarri ederra da. "San Joseren atea" du izena, noski. 1877an, Udalak galdaketako burnizko iturri bat eraiki zuen, eta azokaren plazan jarri zuen. 1952an SanJose plazatxora mugitu zuen iturria udalak, eta orain, bertan ikus dezakegu. 50ko eta 60ko hamarkadetan, sanferminak bukatutakoan Iruñeko ume guztiak, plaza horretara joaten ziren “kurrinoak” (txotxongiloak ) ikustera. Perstsonaia ospetsuenak Gorgorito, Rosalinda, Ziriaca sorgina... ziren, eta betiko gelditu dira iltzaturik iruindar askoren oroimenean. Gaur egun, San Jose Plaza oso toki polita eta lasaia da; udan, jazz konzertuak antolatzen dira.


Salsipuedes karrika
Salsipuedes karrika
"Ahal baduzu, atera" esan nahi du kale honen izenak. San Jose plazatxoan dago kokatua, Katedralaren ondoan. Kale honetan, klausurako kmentu bat dago. Bere ezaugarri bitxiena daIruñeko karrika bakarra dela irteerarik ez duena.



Nabarreriako iturria
Iturri hau Nabarreria plazan dago kokatuta. Oso apala, xumea eta arrunta da, baina hala ere, sanferminetan, munduko iturririk ospetsuena bihurtzen da: atzerritarrak mozkortzen direnean, salto egiten baitute bere gainaldetik, behean daudenak jaso egingo dituztelakoan. Zoritxarrez, urtero izaten da zaurituren bat edo beste.


Luzioren karrikoa
50ko eta 60ko hamarkadetan goxoki karriko bat egoten zen Merkaderes kalean; Kuria, Kaldereria, Nabarreria eta Mañueta kaleen artean. Han erosten zituzten goxokiak Nabarreria auzoko ume guztiek. Luziok ‘Celtas’ zigarroak ere saltzen zituen, banaka, pezetako 25 zentimo kostatzen zuen zigarro bakoitzak.


Espoz y Minaren omenezko plaka
udal plazan.
Espoz y Minaren txokoa
Udaletxeko plazan, Espoz y Minaren oroimenean plaka bat dago. Frantzisco Espoz Ilundain, "Espoz y Mina", militar eta politikari nafar ospetsua izan zen. XVIII. mendeko azken hamarkadan toki horretan, saltzaile lana egiten zuen Frantziscok barazki postu batean. Bera Idozingoa zen, eta handik ekartzen zituen etxeko barazkiak eta arrautzak saltzera. Bere salmentak egiteko, gaztelania nahiz euskara erabiltzen zituen, noski, euskaldun zaharra zen eta! Urte batzuk geroago, ospe handiko gerrilari eta militar izatera iritsiko zen; Napoleoni buruhauste ederrak sortu zizkion. Zumalakarregiren kontra ere, aritu zen. Udal Plazak Fruta Plaza izena izan zuen, fruta, barazki eta janarien merkatua hantxe zegoen eta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina