Fermin Muguruza, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako sortzaileak euskaltegian ikasi zuen euskara. Egun, euskaraz bizi da. Euskal kultura eta musikaren munduan, ezinbesteko ekarpena egin du. Euskadi Irratiko Ele Alea saioan (euskara ikasten ari direnendako saioa), elkarrizketa egi zioten. Hemen entzun dezakezu. Oso interesgarria da. Beste gauza batzuen artean, noiz hasi zen euskara ikasten kontatzen du, Kortaturen bigarren diskoa euskara hutsean egin zutenekoa, nola euskaldundu zen eta nola heldu zen euskaraz bizitzera...
Entzun ezazu elkarrizketa hemen:
Fermin Muguruzari buruz gauza gehiago jakin nahi izanez gero, honatx wikipediako artikulua:
Broma moduan, Fermin Muguruzari buruzko esketx hau egin zuten ETBn.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina