2013/01/26

HIZTEGIA: hiztegi interesgarria ELURRAZ hitz egiteko

Elurra bota du azken egunotan, eta euskaltegiko igogailuko elkarrizketetan barra-barra hitz egin dugu horretaz. Hainbat gauza esateko, hiztegi kontu batzuk behar izan ditugu:
  • elurra mara-mara ari / bota / egin: elurra mara-mara ari du / elurra mara-mara bota du / elurra mara-mara egin du gaur gauean.
  • zuritu / ezarri / mamitu: bazterrak zuritu ditu / dena zuritu du / ezarri du / mamitu du
  • gesalak: zuritu du, bai, baina gero tenperatura igo eta dena gesaldu da; gesalak besterik ez dago / ze txarrak diren gesalak; horiek bustitzen dute, bai!
  • gogotik ari / bota: begira begira nola ari duen! bai, bai, gogotik ari du!
  • maluta: Elurra ur kristalen prezipitazio mota da, hodeietatik malutak erortzean sortua eta hotzak eraginda (wikipedia).
Hemen dituzue igogailuko bi elkarrizketa. Goian aipatutako hitz eta esaldi horietako batzuk entzunen dituzue:





2 iruzkin:

  1. Xabiren bideoari esker, Iruñan gaur goizean mara -mara bota zuen elurra, ikusi dut.
    Bideo polita, baina Laboaren Kanta triste xamar iruditzen zait.
    nire ustez, elurrak alaitasuna ematen duela

    ErantzunEzabatu
  2. Baina gure bazter maitagarri horiek are maitagarriagoak dira elurrak zuritzen dituenean, eta zer esanik ez Laboaren musikak lagunduta ikusten baditugu!
    :-)

    ErantzunEzabatu