Gu Arturo Campiongo arratsaldeko iluntzeko ikasleak gara, gaueko hamarrak arte jo eta ke aritzen garenak, eta testu honen bidez euskaltegiaren 50. urteurrenaren berri eman nahi dizuegu. Hurrengo lerroetan azalduko dizuegu modu labur batean euskaltegiaren historia, eta euskaltegia urteurrena ospatzeko prestatzen ari den izugarrizko ekimenak.
Historia pixka bat
1971 / 72ko ikasturtean Compañia kaleko pisu batean hasi zen Arturo Campion euskaltegiaren ibilbidea. Nahiz eta urte horiek zailak egin zizkiguten aurreko erregimena jarraitzea nahi zutenek, berehala animatu zen jendea euskara ikastera. Poliki, ilusio hura handitzen joan zen, eta momentu batean ez zen pisu txiki hartan sartzeko modukoa. Zazpi urteren buruan, 1978an hain zuzen ere, mugitu ginen Comedias kalera, orain ere jarraitzen dugun tokira, lehenengo urteetako gogo berarekin.
Hemen dituzue ikusgai 50 urte hauetako hamaika irudi:
Urteurrenaren inguruan
50. urteurrena ospatzeko hamaika ekimen antolatu ditugu, eta horiek aurrera eramateko beharreko sosak lortzea izan da lehenengo pausoa, kroufundinggg bat irekitzea, alegia. Helburua 8.000 euro lortzea zen, eta epea bukatu zenean bete egin genuen. Diru honekin gauza asko egingo dugu, baina hiru dira garrantzitsuenak.
Alde batetik, 50 urte hamaika istorio
liburua argitaratuko dugu, eta izenak esaten duen bezala, 11 idazlek eta beste hainbeste ilustratzailek kolaboratu dute. Idatzi dituzten testuak eta margotu dituzten marrazkiak euskaltegiarekin eta bere inguruko istorio eta esperientziekin lotuta daude.Beste batetik, dokumental bat filmatuko dugu, eta bertan, euskaltegian bidea urratu zuten batzuek bere lekukotasuna emango dute, horien artean irakasleak zein ikasleak.
Martxoaren 5ean arratsaldeko 7etan Baluarteko kamara aretoan 50 urte hamaika soinu, musika, dantza eta antzerki ikuskizun paregabea gozatuko dugu.
Hasteko, clown antzezlantxo bat eskainiko digu teatrolarik; jarraian antolatzaileek ekitaldia aurkeztuko dute, ondoren Hutsun txalaparta taldea ariko da, gero Iruñeko Orfeoiaren Gazte Abesbatza eta Ortzadar taldeko dantzariak.
Sarrerak salgai daude baluarteko webgunean eta lehiatilan 15 euroan.
Maiatzaren 21ean Arturo Campionen egun berezia ospatuko dugu, baina egitaraua oraindik itxi gabe dago, aurrerago emando dugu horren berri.
Anima zaitezte ekimenetan parte hartzera, euskaraz aritzeko aukerarik ez duzue faltan izanen eta!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina