Orriak

2021/03/26

EUSKALERRIKO GINKANA 7.EDIZIOA

Campiongo Edurneren, goizeko klasekoak gara. 
Aurten, klasean,otsailaren 3tik martxoaren 3ra, Euskalerriko euskararen ginkanaren 7.edizioan, lehenengo aldiz parte hartu dugu, asko gustatu zaigu, 1. faseko probak prestatu eta egin ditugu

 Egin ditugun lau proben bideoak hauek dira:

Lehenengoa “Hizkuntzak eta tximeletak”

bigarrena “Lurraren esnatzea”


hirugarrena letra zopa eta “Arnasguneak”


eta laugarrena “Baietz itzuli”.

Interesgarriak izan dira, eta asko ikasteko balio izan dute; batzuk nahiz eta zailak izan, guk arindu ditugu denon artean, bakoitzak ezaugarri ezberdinak izan ditu, arlo berri bat ireki digu ikertu nahi badugu.

Asko ikasi dugu, batez ere euskaraz aritzen saiatzen gure hizkuntza ez galtzeko, eta talde lanean sortzea ona dela, baina zaila eta mantsoa dela.

Gure helburua alde batetik ongi pasatzea eta euskara ikastea izan da, eta lortu dugu; eta beste batetik sari nagusiko dirua irabaztea euskaltegiaren 50.urteaurreneko ekitaldietarako.

Puntu gehien lortu zuen taldeak 147 izan zen,eta guk 132 lortu ditugu, nahiz eta finalera ez iritsi oso pozik gaude 11. postuan gelditu gara eta.

Eskerrak eman nahi dizkiegu lagundu diguten guztiei. Edizio honetan 58 taldek izena eman zuten, 28 taldek egin genituen 4 probak, eta gu 11.ak gelditu gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina