Pasa den
ostegunean ikasleok inauteriak ospatu genituen. Aste osoan zehar prestatu
genituen: ideiak, mozorroak, kantak eta abar.
Egun horretan, goizean, mozorrotu ondoren, ikaskideok beste garaia batzuetara joan ginen eta pertsonaia batzuen larruan sartu ginen: indioak, unaiak, piratak, pertsonaia arraroak, eta zoritxarrez, "jende berdeak" ere bai; orain dela hogeitahamasei urte "kolpea" egin zuten eta ikasle batzuek asko gogoratzen dugu hartatik. Kaka zaharra!
Festa gelaz gela
ibili zen, gora eta behera, kantatzen, dantzatzen eta barre asko egin genuen.
Heldu
nauzu urrundanik
gaua bidean emanik
Gaua bidean emanik eta
ihaute dela entzunik
Etxeko andere galanta
begia duzu xarmanta
Zure eskutik desira dugu
xingarra eta lukainka
Bukatzeko, hamaiketako handia egin genuen: patata-tortilla eta barazki-tortilla, urdaiazpikoa, gazta, gazta-pastela eta noski, ardoa. Dena oso ona zegoen.
Mahaiak
garbitu eta gero, ikasle batzuk Noe tabernara joan ginen kafe bat hartzera eta besteak
bizpahiru konbinatu hartzera joan ziren festa jarraitzeko.
Hori
oso ongi dago, baina ez ahaztu, datorren asteazkenean, "errautsak hartu"
behar direla.
Ikusi hemen eguneko irudi zenbait:
Ikusi hemen eguneko irudi zenbait:
Zorionak
ikaskide maiteok, festa oso polita izan zen eta.
Eskerrik asko!
2017ko
otsailaren 24an
kar kar kar
ErantzunEzabatu