Arazoak sortzen zaizkigu batzuetan pasatu aditza erabili behar dugunean. Pasatu aditzak esanahi eta erabilera asko ditu, eta erraza da horiek nahastea. Eta horrela, esaldi aldrebes samarrak ateratzen zaizkigu batzuetan, adibidez:
- Asteburua oso ongi pasatu gara landetxean.
- Zure herritik pasatu dut gaur goizean.
Kontuan hartu behar dugu, lehenengo esaldian, galdera klabeak nork pasatu du? eta zer pasatu du? direla:
Bigarren esaldian, berriz, galdera klabea nor pasatu? da. Esaldi honetan ez luke zentzurik galdetzeak nork?
Ikus ditzagun Elhuyar hiztegiko adibide batzuk:
- Nork pasatu du oso ongi? => Guk.
Kasu honetan, nor-nork motako laguntzaileak erabili behar ditugu (dut, duzue, nuke, zuten, genuen...). Adibidea ongi egonen litzateke horrela:
- Zer pasatu dugu oso ongi? => Asteburua.
- Asteburua oso ongi pasatu dugu landetxean.
Bigarren esaldian, berriz, galdera klabea nor pasatu? da. Esaldi honetan ez luke zentzurik galdetzeak nork?
Beraz, nor motako laguntzaileak erabiliko ditugu horrelako esaldietan (naiz, ginen, gara, litzateke, dira...). Gure adibidea ongi egonen litzateke horrela:
- Nor pasatu da zure herritik? => Ni.
- Zure herritik pasatu naiz gaur goizean.
Pista moduan, aipatuko dugu toki batetik pasatu garela, edo pasatuko garela, edo pasatu ginela esan nahi dugunean (Mendillorritik pasatu nintzen lehengoan, adibidez), nor motako esaldiak egiten ditugula. Beraz, nondik pasatu? galdera dugunean, naiz, zara, ginen, zinateke... eta abar (nor motako laguntzaileak) erabiliko ditugu.
Ikus ditzagun Elhuyar hiztegiko adibide batzuk:
Pasatu du
- Aurten oporrak mendian pasatuko ditugu. => Nork? Guk. / Zer? Oporrak.
- Oso ondo pasatu dugu jai hauetan. => Nork? Guk. / Zer? Jaietan bizi izan dugun hori.
- Harekin pasatu nahi nuke bizitza osoa. => Nork? Nik. / Zer? Bizitza osoa.
Pasatu da
Bukatzeko, hona hemen egunotan klasean landu ditugun esaldi batzuk, ariketa formatuan. Animatu egitera, ea azalpenak ongi ulertu dituzun, eta hobeki erabiltzen duzun pasatu aditza:
- Lehenik kontsultatik pasatu nintzen. => Nor? Ni.
- Handik Frantziara pastu zen. => Nor? Bera, Lupe, adibidez.
- Zure albotik pasatu da. => Nor? Bera, Fermintxo, adibidez.
s
ErantzunEzabatuz
Ezabatuazalpena behar dut
ErantzunEzabatujarauta kaletik pasatu nintzen /// jarauta kalean pasatu dut
niretzat ulerkaitz da
Jarauta kaletik pasatu naiz. Nor? Ni.
EzabatuJarauta kalea pasatu dut. Nork? Nik. / Zer? Jarauta kalea.
Horiek dituzu aukerak.