Orriak

2013/10/31

Merkataritzan euskaraz: Karrikiriren egitasmoa

Karrikiri Iruñeko euskaldunon elkartea da, eta egiten dituen gauza guztien artean, Merkataritzan euskaraz izeneko ekimena ekarri nahi izan dugu oraingoan blogera, klasean nahikoa landu dugun gaia izan delako.

Honatx nola aurkezten duten haiek bere web orrian:
Euskaldunok euskara gehiago erabiliko genuke non erabil dezakegun jakingo bagenu
Esaldi hori egia dela uste dugu. Horregatik egin dugu zerbitzu euskaldunen zerrenda, euskara non erabil dezakegun jakiteko. Garrantzitsua da euskaldunok esparru berriak irabazten joatea, are gehiago esparru publikoak, hizkuntzaren bizitasuna horren araberakoa baita. Merkataritzan zer aurreratu badugula uste dugu.
Merkataritzan euskaraz
Denda eta zerbitzuetan euskaldunon arteko harremanak ahalbidetu nahi dituen ekimena da hau. Horretarako zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduen zerrenda osatu dugu Iruñerriko euskaldunok bertaratzen garenean euskaraz aritzeko aukera izan dezagun.
Dagoeneko Iruñerria osoko establezimenduen zerrenda osatu dugu (Iruñea, Berriozar, Burlata, Atarrabia, Uharte, Antsoain, Berriobeiti eta Zizur Nagusia).
Adi, lagun!!
Zerrenda honetan ez dagoen establezimendu euskaldunen bat ezagutuz gero, gurekin harremanetan jarri mesedez. Zure laguntzarekin zerrendarik osatuena eta eguneratuena izanen dugu. MILA ESKER!

 Hemen kontsultatzen ahal da zerrenda:



Guk, denda batean euskaraz aritzen trebatu nahi dugu, eta klasean entsegu batzuk egin ditugu. Hemen jarri ditugu sortu ditugun elkarrizketa batzuk:

Bizikleta dendan


Ileapaindegian


Txistorra erosten


Liburu dendan

4 iruzkin:

  1. Bi txistor 20 euro?????????? Euskalduna izango da, baina lapur galanta!!!!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Liburu dendan ere txistorrak salgai?
    Pablo ekartzu Sarrionandiaren azkena eta kilo bat solomo mesedez

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Audioa gaizki jarria zegoen... Baina orain konponduta dago. Liburudendan, liburuak.

      Ezabatu
  3. txistorrak , ez zaizkit hain garestiak iruditzen
    Arbizuko lehen saria irabazi zuten eta.
    Kiloa 16,70 €tan zegoen.
    harakina naiz
    bizitza oso garestia dago.... batez ere Iruñan

    ErantzunEzabatu