Orriak

2013/01/26

zalantza | nola erabiltzen da "saiatu" aditza?

Saiatu aditza erabiltzen dugunean, kontuan hartu behar dugu bere galdera “naturalak” NOR? eta ZERTAN? direla: zertan saiatu da nor? adibidez:
  • Liburu hori irakurTZEN saiatu NINTZEN (NI), baina zailegia iruditu zitzaidan.
  • Blog honetan argazki bat jarTZEN saiatu DA (PERIKO), baina ez du lortu.
  • Igandean Petrechema mendira igoTZEN saiatu ginen (GU), baina oso eguraldi txarra egiten zuenez, atzera egin behar izan genuen, eta Linzako aterpean mozkortu egin ginen.
Horregatik, gaizki daude horrelako esaldiak:
  • Liburua irakurtzea saiatu dut.
  • Liburua irakurri saiatu zuen.
  • Liburua irakurtzeko saiatu genuen.
Saiatu aditza erabiltzen trebatzeko, joko-ariketa hau egin dezakezu: egin klik hemen.


3 iruzkin:

  1. Saiatu hitza asko erabili izan dut, baina beti bere erbileraren inguruko zalantza neukan. Eskerrik asko arau hau jartzeagatik, oso erabilgarria dela pentsatzen dudalako, eta behingoz nire zalantza argitu duzuelako.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ez horregatik! Horixe da blogaren helburua. Zalantza argitzen lagundu badizugu, pozten gara!

      Ezabatu
  2. bai, eskerrik asko. oso lagungarria

    ErantzunEzabatu